Gobernuaren Dekretuaren arabera, zer dago baimenduta Arrigorri hondartzan eta zer ez?

0

Espainiar estatuko Gobernuak ezarritako Dekretuak erregulatzen du hondartzetan zer egin daitekeen eta zer ez. Zenbait herritarren artean nahasmena sortu bada ere hona hemen Dekretuaren inguruko argibideak. Zer egin daiteke hondartzetan eta zer ez?

EGIN DAITEZKEENAK:
  • Uretako banakako kirolak: piraguismoa, paddle surf, bodyboard, igeriketa… gogoratu kirola egiterakoan segurtasun distantzia handitu egin behar dela.
  • Kirola egin: korrika hondartzan. Gogoratu: segurtasun tartea 10 bat metro.
  • Hondarretan jolastu, beti ere bakarka, segurtasun tartea mantenduz, ordutegiaren barruan eta gehienez ere ordu betez. Etxera iritsitakoan erabilitako jolasak desinfektatzea komeni da.
  • Paseoak eman hondartzan: baimendutako orduetan eta baimendutako herritarrek soilik.
EGIN EZIN DAITEZKEENAK:
  • Ordutegietatik kanpo kirola egin.
  • Eguzkia hartu.
  • Taldean batu edo egon.
  • Taldekako kirol jarduerak egin.
  • Hondartza zure etxetik kilometro bat baino gehiagora badago ezin zara bertara joan. Hala ere, udalak ez du gomendatzen hondartzara joatea zuri dagokizun espaziokoa ez bada, jende pilaketak ekiditeko.

Errespetatu ordutegiak eta espazioak, jende pilaketak ekiditeko. Ez ibili zure ordutik kanpo, gainontzeko herritarrenganako errespetuarengatik. Batek txarto egiteak ez du esan nahi denok txarto egin behar dugunik. Jokatu errespetuz, denon onerako da eta!

Arrigorri hondartzaren erabilera egokia egiteko arauak.

Txakurrak hondartzan. Ondarroako Udalaren 2019ko uztailaren 24ko Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantzaren arabera, txakur jabe elkartearekin adostutakoa izan zenak dioenez, maiatzean eta urrian 22:00etatik 09:00etara egon daitezke txakurrak Arrigorri hondartzan eta ekainaren1etik irailaren 30era ezin dira txakurrak hondartzan egon.

Dekretuak esaten duenaz gain, Ondarroako Udalak asteburuan zabaldutako gomendiok betetzea eskatzen die herritarrei, denon hobebeharrez.

Kirola egitea baimendu du Gobernuak. Udalaren gomendioa da kirol jarduerak herrigunetik kanpo egitea, baina beti ere herriko mugak errespetatuz.

Kalera irtetzeko espazioak zabaldu dira eta herritarrei hauek errespetatzen jarraitzea eskatzen die udalak.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina