Udaltzain Ofizialondoko lanpostua hornitzeko deialdia astelehenetik eguenera luzatuko da

0

Udaltzain Ofizialondoko lanpostua hornitzeko deialdia bertan behera utzi behar izan zen behin behinean Covid-19ak eragindako larrialdi egoera zela eta. Gobernuak baimena eman du astelehenetik aurrera deialdi publiko horiek berriz martxan jartzeko, beraz, geratzen ziren egunak astelehenetik aurrera beteko dira.

2020ko urtarrilaren 27ko Alkatearen 2019/0072 Dekretuaren bidez egin zen deialdia eta otsailaren 6an argitaratu zen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Gero, behin behinean, bertan behera utzi behar izan zen.

Dokumentazio guztia aipatutako epearen barruan Udal Erregistro Orokorrean entregatu beharko da, Alamedako bulegoetan. Eskabide guztien gorabeherak bertan dagoen iragarki taulan argitaratuko dira dagokion datetan.

  • Irakurri hemen deialdiaren oinarri guztiak: OINARRIAK.

Brigadako arduraduna. Brigadako arduradunaren lanpostua hornitzeko prozesua ere martxan zegoen larrialdi egoera ezarri zenean, eta astelehenetik aurrera jarraitu egingo du. Kasu honetan, interesatuek izapideak aurkezteko epea amaituta zegoen eta Ondarroako Udalak datorren astean argitaratuko du behin behineko onartuen zerrenda; udaletxeko Erregistro Orokorreko sarreran dagoen iragarki taulan eta ondarroa.eus web orriko albisteen atalean egongo da ikusgai zerrenda.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina