Merkatari, ostalari, autonomo eta mikroenpresentzako diru laguntzetara 100000 euro bideratu ditu Ondarroako Udalak; astelehenetik aurrera egin daitezke eskaerak

0

Lea-Artibai Garapen Agentziaren bitartez kudeatuko dira eskualdeko merkatari, ostalari, autonomo eta mikroenpresentzako diru laguntzak, Covid-19ak sortutako larrialdi egoerari aurre egiteko. Ondarroako Udalak 100.000 euro bideratu ditu herriko negozioei laguntzeko.

Laguntzak eskatzeko epea ekainaren 1ean (astelehenean) hasten da eta ekainaren 9an (eguena) amaitu.

Ekimen hau Garapen Agentzia osatzen duten 6 udalerrien artean adostu da (Berriatua, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroa) eta Ziortza-Bolibar ere gehitu da ekimenera, eskualdeko sektoreei bultzada eman eta haien negozioak zabalik mantentzen laguntzeko. Eskualde mailan, guztira, 310.500 euro emango dira laguntzetan.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
  • I. eranskineko eskaera orria: Eskuratu hemen
  • II. eranskineko erantzukizunpeko adierazpena: Eskuratu hemen
  • Norberaren konturako langileen kasuan, NANaren, Atzerritarren Identifikazio Zenbakiaren (AIZ) edo Pasaportearen kopia.
  • Pertsona juridikoen edo ondasun erkidegoen kasuan, IFKren kopia, estatutuekin eta eratze-eskriturekin batera.
  • Bizkaiko Ogasuneko zerga-betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria
  • Gizarte Segurantzako ordainketak egunean izatearen ziurtagiria.
  • Besteren konturako langileak izanez gero, 2020ko otsaileko Gizarte Segurantzaren kotizazio-buletinaren bidez langile kopurua egiaztatzen duen dokumentazioa (TC1 edo TC2).
  • Jarduera eten izanaren edo berau eskatu izanaren agiriaren kopia, izapidetu baldin bada .
  • Fakturazioa jaitsi dela egiaztatzen duten agiriak Jarduera 2020an hastea ezinezkoa izan dela adierazten duen erantzukizunpleko adierazpena eta 2018 eta 2019 ekitaldietan Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Araubide Berezian alta eman izanaren ziurtagiria.
ESKARIAK EGITEKO
  • Presentzialki bulegoetan: 9.00-13.00 (Bulegora etorri aurretik ziurtatu dokumentazioa guztia duzuela). Ondarroan: Kanttoipe z/g
  • Emailez: leartibai@leartibai.com (Email bakarrean bidali dokumentu guztiak batera)
ZENBATEKOAK ETA BATERAEZINTASUNA

Laguntza hauek bateragarriak dira helburu beragatik emandako beste edozein laguntzarekin. Eskatzaile bakoitzak jasoko duen gehienezko zenbatekoa 560€koa izango da.

Eskualdeko udalek 310.500 € banatuko ditugu laguntzetan.

HONEKIN LOTUTA:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina