‘Bertatik bertara’ turismo kanpaina abiatu du UEMAk, “gure herria, gure hizkuntza eta gure produktuak” aldarrikatzeko, besteak beste, Ondarroako Udalarekin batera

0

Udalerri euskaldunek beren baitan biltzen duten aberastasuna ikusaraztea eta aldarrikatzea du helburu. Udalekin eta zerbitzu sektoreko eragileekin batera, herritarrak zein bisitariak sentsibilizatzeko ekimena izango da: turismo eskaintzan bertako altxorrak nabarmenduz, euskararen erabileratik hasita.

“Gure bazterrak ezagutzera eta maitatzera gonbidatzen zaitugu, eta horrekin batera, baita horren bertakoa den eta horren bizirik dagoen hizkuntzaz gozatzera ere”

COVID-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondorioz, aldaketa handia izango du batetik bestera bidaiatzeko eta atseden egunak antolatzeko moduak. Beraz, inoiz baino gehiago, gure bazterrak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dugu hurrengo hilabeteotan. Horregatik, UEMAk, udalek eta hainbat eragilek bat egin dute Bertatik Bertara kanpainarekin, herritarrei eta bisitariei erakusteko udalerri euskaldunak zer-nolako altxorrak diren, bertatik bertara zenbat goza daitekeen nabarmenduz, bertako produktuekin, bertako kulturarekin eta bertako ekonomian oinarritutako garapenari eskutik helduta. Beti ere udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara dela ahaztu gabe.

Arrigorri hondartza eta badia.

Iraitz Lazkano, UEMAko lehendakaria: “Bertatik Bertara kanpainarekin kontu horri ere heldu nahi diogu, udalei eta erakunde publikoei dagokigun arduratik. Gure herriez eta gure hizkuntzaz gozatzeko gonbidapena egitearekin batera, gure herriei bizirik eusteko bertako elikagaiak eta produktuak ere giltzarria direla nabarmendu nahi dugu, eta guztion hausnarketa eta ohitura aldaketak bultzatu. Zenbait herritan ekimen eredugarriak abiarazi dituzte azken urteotan ildo horretan, eta horiek ezagutaraztea eta udalei bide hori egiten laguntzea ere bada kanpaina honen hurrengo faserako aurreikusita daukaguna”.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina