Andra Mari jaiei buruz berba egiteko Kultura Batzordea egingo da eguenean

0

Aritza Aristondo Natxiondo Kultura zinegotziak Ondarroako Udalak Andra Mari jaien antolakuntzaren inguruan daukan asmoa azaldu nahi die herriko eragileei. Horretarako, Kultura Batzordea egingo da eguenean (ekainak 11) 19:00etan Kofradia Zaharreko bigarren solairuan.

Batzarrera datozenek baieztapena bidaltzea eskatu du Kultura sailak, jrosa@ondarroa.eus posta elektronikora, aforo arazorik ez egoteko. Horrez gain, batzarrera badaezpada maskarila ere ekarri egin behar dela gogorarazi dute.

Aristondok esan duenez asmoa da egoera nola dagoen eta nola aurreikusten den azaltzea jaietan ekintzen antolakuntzan aritzen diren talde, elkarte eta eragileei, eta horrekin batera abuztuaren erdialdean zer egin daitekeen eta zer ez aztertzea denen artean.

Hartzen diren erabaki guztiak segurtasun eta osasun arloko arau eta gomendio guztiak jarraituz hartuko dira.

IKUSI HEMEN IAZKO JAIETAKO ARGAZKIAK:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina