Uztailean eta abuztuan lagundutako bainu zerbitzua eskainiko da Arrigorrin eta langileak behar dira

0

2017az geroztik eskaintzen da zerbitzu hau Ondarroako Arrigorri hondartzan uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean eta bertan lan egiteko langileak behar dira. Zerbitzua Getxo, Plentzia, Mundaka, Lekeitio, Ondarroa, Zierbenan eskainiko da eta guztietarako langileak behar dira.

LAN ESKAINTZAN IZENA EMATEKO KLIKATU HEMEN edo DEITU TELEFONO ZENBAKI HAUETAKO BATERA: 945 160 600 / 630 305 452

LAN ESKAINTZAREN ERREFERENTZIA: 162020003738

  • Hauetakoren batean titulazioa edota esperientzia edukitzea baloratuko da: laguntza soziosanitarioa, aniztasun funtzionaldunei laguntzea, osasungintzako formakuntza, lehen sorospenak, kirol monitoreak…
  • Kontratua: uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte. 40 lanordu astean. Astelehenetik domekara, 11:00etatik 19:00etara.
  • Zertan datza lanak? Harrera egin, postuan arreta zerbitzua eskaini, bainuan lagundu, ur-ertzeko paseoak eman, baliabideak maileguan eskaini (muletak, aulki anfibioak…)…

Ondarroako Udalarentzat berebiziko zerbitzua da uda sasoian Arrigorri hondartzan eskaintzen dena eta herritarrak animatu nahi ditu lanposturako izena ematera eta kurrikulumak bidaltzera.

Zerbitzu hau Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen du Ondarroako Udalaren laguntzarekin eta BBK eta Bidaideaken bitartez.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina