2020ko Andra Mari jaiak bertan behera geratu dira

0

Atzo (ekainak 11) batu zen Kultura batzordea Kofradia Zaharrean eta Ondarroako Udalaren Kultura zinegotziaren proposamena aho batez onartu zuten: egoera zelakoa den ikusita, aurten ez da Andra Mari jairik ospatuko. Udan, kultur agenda antolatuko du udalak, herriko taldeekin batera eta astero egongo dira ekintzak baimenduta dauden formatuetan.

“Jaiak bertan behera geratu dira, jaien muina jendea elkartzea delako eta gauden egoeran egonda hori ez delako bideragarria”, esan du Aritza Aristondo Natxiondo Kultura zinegotziak: “jaiak ez ditugu antolatuko, baina argi daukagu kulturak jaietan eduki ohi duen lekua eduki behar duela aurtengo udan ere. Horretarako, astero-astero antolatuko dugu ekintzaren bat, izan herriko talde edo sortzaileren baten ikuskizuna edo izan kanpotik etorritakoa”. Aristondok azpimarratu du kultur sektoreak inoiz baino bultzada handiagoa behar duela eta herria ere kultura gosez dagoela, beraz, baimenduta dagoen formatuan eta arau guztiak betez, kultur agenda bat osatuko duela udalak: Kultur Uheri. “Kultur arloko artistak, sortzaileak, teknikariak… krisia gogorren jasan dutenetako herritarrak dira. Egiten dutena baloratu behar dugu eta erakusteko plaza eskaini. Kulturarik gabe atzera goaz”.

Ikuskizunen bat eskaini nahi duten herriko taldeek, euren proposamenak ekainaren 22a orduko bidali behar dituzte jrosa@ondarroa.eus posta elektronikora, 23an egingo den Kultura batzordean agenda denen artean osatzeko.

Atzoko kultura batzordean udal ordezkariek azaldu zutenez, bi formatutako ekintzak aurreikusten dira Kultur Uheran: herriko frontoian egin daitezkeen ikuskizunak eta kalean zehar egin daitezkeen ekintza dinamikoak; azken hauek, beti ere baldintzek uzten badute. “Herriaren erdian ikuskizunak egiteko aproposa den frontoia daukagu, eta aforoa murriztua izango den arren, hainbat kultur ikuskizun eskaini ahal ditugu bertan”.¬†Ikuskizunen bat eskaini nahi duten herriko taldeek, euren proposamenak ekainaren 22a orduko bidali behar dituzte jrosa@ondarroa.eus posta elektronikora, 23an egingo den Kultura batzordean agenda denen artean osatzeko.

Zer da uheri? Txalupak igarotzean lagatzen duten aparra eta bitsa da uheri. Ondarroan, urte luzez, uhera berezia utzi dute bai ontziek eta baita kulturak ere. Herritarrengan kulturak uzten duen uhera sortzen jarraitu asmoz sortu da Kultur Uheri egitasmoa. Jaiak antolatu ezin diren arren kulturak bere tokia edukitzen jarraitu behar duelako, kulturak bere uheri uzten jarraitu behar duelako eta herritarrok kultura behar dugulako.

IKUSI HEMEN IAZKO JAIETAKO ARGAZKIAK:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina