Udal Erregistroko hauteslekua Bixikaneko lokalera lekualdatuko da uztailaren 12ko hauteskundeetan

0

Eusko legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dira uztailaren 12an. Egoera berezi honen testuinguruan, neurri bereziak hartu beharko dira hauteslekuetan, herritarren segurtasuna bermatze aldera. Hori dela eta, azken hauteskundeetan Udal Erregistro Orokorrean egon ziren mahaiak (lehenago Kalapitxin zeudenak) Bixikaneko lokalera pasako dira (Arriolaneko denda izandakora).

Bixikaneko lokalean espazio gehiago dago, eta udalak uste du mahaikide, ahaldun eta herritarren segurtasun neurriak mantentzeko egokiagoa dela. Horrez gain, apirilaren 5eko hauteskundeetarako aurreikusita zegoen bezala, Kamiñazpiko bozkalekuak Alkoholiko Anonimoen lokaletik Zubi Zahar herri ikastolara igaroko dira.

Hamar mahai egongo dira: 1.1.A eta 1.1.B udal erakusketa aretoan, 1.2.U. eta 1.3.U. Bixikaneko lokalean, 2.1.U, 2.2.A, 2.2.B. eta 3.1.U. institutuan eta 2.3.A. eta 2.3.B Zubi Zahar herri ikastolan.

Bozka emateko, aholku hauek jarraitu behar dira:

  • Bozkalekura joan aurretik, ahalegindu eskuak garbitzen.
  • Iladan zain zauden bitartean, mantendu bi metroko segurtasun tartea.
  • Bozkalekuan sartzeko, maskara erabili behar da.
  • Errespetatu mahaian daudenak eta pazientziaz jokatu. Kontuan hartu beraiek egun guztian daudela.
  • Hauteslekuak, aurretik, bitartean eta ondoren garbituko dira.

Posta bidezko bozka martxan dago, eta bide hori aukeratzea inoiz baino gehiago gomendatzen da, segurtasuna bermatze aldera. lehen itzulia martxan dago uztailaren 2ra arte. Bigarren itzulia ekainaren 22tik uztailaren 8ra izango da.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina