‘Mater’ ontzi museo ekoaktiboa Ondarroan egongo da uztailaren 7tik 9ra, Zero Zabor Uretan kanpainarekin

0

Mater ontzi museo ekoaktiboa Ondarroako portuan egongo da uztailaren 7an, 8an eta 9an, Zero Zabor Uretan kanpainarekin. Covid-19ak eragindako itsas hondakinen areagotzeak sortutako arazoez jabetzeko baliatuko du kanpaina ontzi museoak.

“COVID-19-tik eratorritako osasun-krisiaren esparruan, itsas hondakinen arazoa areagotzen ari da ekosistema naturaletan eta ondorioz, pertsonen osasunean¬† zuzenean eragiten du”, azaldu du Izaskun Suberbiola zuzendariak.¬†“Kontsumitzaile informatuen eta parte-hartzaileen egiteak garrantzi handia du aldaketa ahalbidetzeko. Itsas zaborraren %80a lurreko jatorria baitu,¬† hondakinen gaur egungo kudeaketatik eta, oro har, gizartearen sentsibilizazio eta konpromiso eskasetik datorrena batez ere”.

Ontzi museoa bisitatzeko aukera edukitzeaz gain, Ondarroan portuko garbiketa eta itsas hondakinen arrantza egiteko aukera egongo da. Informazio gehiago: KLIKATU HEMEN.

Hondakinen arrantza, Mater ontzitik. Argazkia: Mater.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina