Merkatari, ostalari, autonomo eta mikroenpresen dirulaguntzen II. titulura aurkezteko aukera egongo da uztailaren 2tik 10era

0
Lea-Artibaiko laguntzak: merkatari, ostalari, autonomo eta mikroenpresentzat kaleratutako dirulaguntzen II. kapitulura aurkezteko epea uztailaren 2an (eguena) hasi eta uztailaren 10ean (barikua) amaituko da. Eskualdean, guztira 310.500 euro banatuko dira laguntzetan, eta Ondarroako Udalak 100.000 euro ipini ditu herriko merkatari, ostalari, autonomo eta mikroenpresei laguntzeko.

Eskari epea: uztailaren 2tik 10era

Deialdiaren oinarriak irakurri

Deialdiaren oinarrietan egindako aldaketak irakurri (berria)

Laguntzaren laburpena

Laguntzaren kartela: I. titulua

Laguntzaren kartela: II. titulua (berria)

  • Onuradunak
    • I. titulura aurkeztu ahal izango dira aurreko epealdian aurkeztu ez zirenak  edo eskaria epez kanpo aurkeztu zutenak (aurkeztu zirenek ez dute beste ezer egin beharrik izango)
      • Aurkezteko baldintzak: Berriatua, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa edo Ziortza-Bolibarren altan emandako norberaren konturako langileak edo mikroenpresak, baldin eta 463/2020 Alarma egoerak eten dituen jarduerak edo fakturazioan %75 edo gehiagoko jaitsiera izan badute.
    • II. titulura aurkeztu ahal izango dira maiatzaren 11tik aurrera Osasun Ministerioaren aginduz negozioa irekitzea posible izan ez duten negozioak
      • Aurkezteko baldintzak: baldintza orokorrak betetzeaz gain dekretuz maiatzaren 11tik aurrera itxita egon diren negozioak.
  • Zenbatekoak:
    • I. tituluan: 550€ gehienez
    • II. tituluan: 68,75€ dekretuz negozioa itxita egon den aste bakoitzeko
  • Aurkeztu beharreko dokumentuak

*) I. titulura aurkezteko:

-I. eranskineko eskari orria  Eskuratu hemen

-II. eranskineko erantzukizunpeko adierazpena Eskuratu hemen

-Dokumentu gehigarriak (beheko zerrenda kontsultatu)

*) II. titulura aurkezteko:

-III. eranskineko eskari orria Eskuratu hemen (berria)

-IV. eranskineko erantzukizunpeko adierazpena Eskuratu hemen (berria)

-Dokumentu gehigarriak (ez dira beharrezkoak izango aurretik I. titulura aurkeztu direnentzat)

*) Dokumentu gehigarrien zerrenda:

-Norberaren konturako langileen kasuan, NANaren, Atzerritarren Identifikazio Zenbakiaren (AIZ) edo Pasaportearen kopia

-Pertsona juridikoen edo ondasun erkidegoen kasuan, IFKren kopia, estatutuekin eta eratze-eskriturekin batera

-Bizkaiko Ogasuneko zerga-betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria

-Gizarte Segurantzako ordainketak egunean izatearen ziurtagiria

-Besteren konturako langileak izanez gero, 2020ko otsaileko Gizarte Segurantzaren kotizazio-buletinaren bidez langile kopurua egiaztatzen duen dokumentazioa (TC1 edo TC2)

-Jarduera eten izanaren edo berau eskatu izanaren agiriaren kopia, izapidetu baldin bada

-Fakturazioa jaitsi dela egiaztatzen duten agiriak Jarduera 2020an hastea ezinezkoa izan dela adierazten duen erantzukizunpleko adierazpena eta 2018 eta 2019 ekitaldietan Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Araubide Berezian alta eman izanaren ziurtagiria

  • Bateraezintasunak

Laguntza hauek bateragarriak dira helburu beragatik emandako beste edozein laguntzarekin.

  • Eskariak egiteko moduak: 

Presentzialki bulegoetan: 9.00-13.00 

*) Leartibai Garapen Agentziako bulegoetan:

-Lekeition: Aranatar Sabin, 14, behea

-Markina-Xemeinen: Xemein etorbidea 12, behea (Lea-Artibai Berrikuntza Guneko eraikina)

-Ondarroan: Kanttoipe z/g

*) Ziortza Bolibarreko negozioak, Ziortza-Bolibarko Udalean

Emailez: leartibai@leartibai.com

Horrez gain, I. tituluan eskatzaileak jaso ahal izango duen gehienezko zenbatekoa 550€-ra igotzea erabaki zuen Garapen Agentziako administrazio kontseiluak. Bestetik, II. titulura aurkezteko epea irekiko da, eta I. titulura aurkeztu ez zirenek aukera izango dute orain aurkezteko (aurretik aurkeztu zirenek ez dute ezer egin behar).
Aurkeztu beharreko dokumentuak eskuragarri hemen uztailaren 1etik aurrera 👉https://bit.ly/2ZIu8GK
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina