Ibaiondoko aparkalekuetan izena emateko epea uztailaren 31ra arte luzatu da

0

Ondarroako Udalak Ibaiondoko aparkalekuetan izena emateko aukera uztailaren 31ra arte luzatu da. Hainbat herritarrek egin dute eskaria azken epealdian, eta erantzuna ikusita uztaila amaitu bitartean izena emateko epea zabalik mantentzea erabaki du Ondarroako Udalak. Aparkalekuak emakida gisa jasoko dituzte herritarrek, 30 urterako, aurreko deialdiko baldintza berdinetan.

IRAKURRI HEMEN:

PREZIOAK:

Prezioei dagokienez, aparkaleku partzelaren emakidaren prezioa 14.600 eurokoa da 30 urterako, partzelaren kokalekua edozein delarik ere. Trastelekua ere badaukaten aparkaleku-partzelen prezioa, aldiz, 20.500 eurokoa izango da.

ESKAERAK NOLA EGIN:

Eskaerak, pertsona bakoitzeko bat, udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Alamedako bulegoetan), uztailaren 31ra arte, goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00etara bitartean. Epez kanpo aurkezten diren eskabideak ez dira onartuak izango.

Erregistro Orokorrean, eskabide paper ofizialarekin batera hurrengo dokumentazioa aurkeztu behar da: NAN eta mugikortasun murriztua daukaten pertsonentzako gordetako partzelaren bat eskatzekotan Ezinduentzako Txartela. Euren zergak Ondarroan ordaintzen dituzten enpresen ibilgailuen kasuan, eta ibilgailua darabilena titularra ez den kasuetan, enpresako gerente edo administratzailearen ziurtagiria aurkeztu beharko da, ibilgailua bakarrik norberak erabiltzen duela ziurtatzeko. Kasu horietan ibilgailuaren zirkulazio baimena ere aurkeztu beharko da.

Aurkezten diren eskabide guztiak Aukeraketa Mahaiak onartu edo baztertuko ditu. Onartutakoen artean zozketa publikoa egingo da bakoitzari dagokion partzela emateko (lekua eta data aurrerago zehaztuko dira).

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina