Maskarila erabiltzea derrigorrezkoa da pertsonen arteko tartea edozein izanda ere

0

Uztailaren 16an (eguena) sartuko da neurria indarrean Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan, Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan duenez.

Murgak adierazi du azken egunetako foku berrien agerpenaren aurrean Jaurlaritzak urrats bat gehiago ematea erabaki duela eta maskarila erabiltzea derrigorra izango dela, pertsonen arteko tartea edozein izanda ere. Hondartza eta igerilekuetan ere derrigorra izango da; bakarrik etzandakoan edo esertzean kendu ahal izango da, beti ere 1,5 metroko tartea badago edo batera dauden pertsonak elkarbizitza unitate berekoak badira.

Bainua hartzeko ere kendu ahal izango da, eta baita jatetxe edo tabernetan jaterakoan edo edaterakoan. Ostalaritza guneetan ere mahai bakar baten inguruan eseri daitekeen jende kopurua ere 10 pertsonara mugatu du Eusko Jaurlaritzak. Ostalaritza guneetako ordutegiak luzatzeko baimenak bertan behera geratuko dira eta orain arte emandakoak ere bertan behera geratu dira.

Gazte lokaletan egotea ere debekatu egingo du Jaurlaritzak gauerditik aurrera.

Covid-19aren sintomaren bat edukiz gero ez irten etxetik eta deitu lehenbailehen osasun zentrora: 900 20 30 50.

Zaindu gaitezen!

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina