Asteburuan jokoan egongo diren Ondarroako Banderak aurkeztu dituzte gaur

0

Asteburuan lehiatuko diren traineru estropaden Ondarroako Banderak aurkeztu dituzte gaur; Eusko Label ligan XXXVI. Ondarroako Bandera РCikautxo Sari Nagusia lehiatuko da, EuskoTren ligan berriz, III. Ondarroako Bandera РCikautxo Sari Nagusia eta ETE Ligan XXXVI. Ondarroako Bandera РItsaskorda Sari Nagusia. Azken urteetan estropadak zapatu arratsaldez egin badira ere, aurtengoan domeka eguerdian jokatuko dira Eusko Label eta EuskoTren ligetako estropadak. Covid-19ak eragindako egoera dela eta, ETE Ligako Ondarroako Bandera Getarian jokatuko da zapatuan 11:00etan. Banderen aurkezpenean egon da Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkatea, Ondarroa Arraun Elkarteko eta Cikautxoko ordezkariekin batera.

[IRAKURRI HEMEN DOMEKAKO ESTROPADEN DOSSIERRA]

Publikorik gabeko estropada izango da. Jendeak bidea itxita edukiko du tingloiko parean eta barra musturrean soilik delegatuak, epaileak eta antolakuntza egongo dira. Herritarrei estropada telebista bidez jarraitzeko deia luzatu dute arraun elkarteak eta udalak.

Arraun Elkarteko Hasier Etxaburu eta Koldo Azpiazu, Cikautxoko presidentea den Gotzon Juaristi eta Zunbeltz Bedialauneta alkatea.

[IRAKURRI HEMEN DOMEKAKO ESTROPADEN DOSSIERRA]

ETE ligako estropada izango da lehian egongo den aurreneko Ondarroako Bandera. Getariako uretan lehiatuko dira 11:00etatik aurrera. Ondarroako Bandera Getarian lehiatzea egokitu zaie ETE ligako neskei, Koronabirusa dela eta ligak estropadak bost herritan jokatzea erabaki zuelako: Castron, Santanderren, Pasaian, Getxon eta Getarian bertan. Beste bi banderak domekan jokatuko dira, 11:40ean EuskoTren ligakoa eta 12:00etan Eusko Label ligakoa. Neskek bi luze eta ziaboga bakarreko estropada egingo dute eta mutilek lau luze eta hiru ziabogakoa.

Ondarroa Arraun Elkarteko nesken trainerua. Argazkia: Ondarroako Kirolaren Leihoa

Ondarroa Arraun Elkarteko mutilen trainerua. Argazkia: Ondarroako Kirolaren Leihoa

[IRAKURRI HEMEN DOMEKAKO ESTROPADEN DOSSIERRA]

Publikorik gabe. Ondarroa Arraun Elkarteko ordezkariek adierazi dute Covid-19ak eragindako egoera dela eta estropadak publikorik gabekoak direla eta horregatik zenbait neurri berezi hartu behar izan dituztela domekara begira: “portua itxita egongo da publikoarentzat eta tingloi paretik aurrera ezingo da baimenduta ez dagoen inor pasa. Plaiko musturrean ere ezingo da jendetzarik pilatu”. Arraun Elkarteak azpimarratu du beraientzat ere lan karga suposatzen duela halako neurriak hartu behar izateak, eta udalarekin elkarlanean ari direla. “Espero dugu herritarrek errespetuz jokatzea, denontzako delako zaila egoera hau”. Alkateak ere ildo beretik egin ditu adierazpenak: “herritarrentzako urteko momentu berezienetakoa izaten da Ondarroako estropada, baina aurtengo egoera ikusita telebista bidez gozatu beharko dugu”.

PARTE HARTZAILEAK:

ETE Liga (9): Ondarroa Cikautxo, Tolosaldea, San Juan, Deusto, Zumaia, Hibaika, Isuntza, Lutxana eta Lapurdi.

EuskoTren liga (4): Orio Arraunketa Elkartea, Donostiarra Lacturale, Donostia Arraun Lagunak eta Hondarribia Bertako Igogailuak.

Eusko Label liga (12): Ondarroa Cikautxo, Bermeo Urdaibai Avia, Santurtzi Transportes y Gruas Aguado, Donostiarra Amenabar, Orio Arraunketa Elkartea, Go Fit Hondarribia, Zierbena Bahias de Bizkaia, Cabo, Lekittarra Elecnor, CR Ares, Zarautz Babyauto eta Kaiku Vusa.

Iazko estropadetan Orio (EuskoTren) eta Hibaika (ETE) nesketan eta Hondarribia mutiletan izan ziren Ondarroako Bandera etxera eramatea lortu zuten arraun elkarteak.

IKUSI HEMEN IAZKO ESTROPADETAKO ARGAZKIAK

[IRAKURRI HEMEN DOMEKAKO ESTROPADEN DOSSIERRA]

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina