2020/2021 ikasturteko Liburuen Amuak ekimena aurkeztu du Ondarroako Udalak, euskal literatura zaleen topagunea

0

Ikasturte berriarekin batera iritsi da Ondarroako Udalak antolatutako Liburuen Amuak ekimena ere. Aurten, urriaren 31an izango da lehen hitzordua, ohi bezala, Txomin Agirre udal liburutegian. Literatur zaleak hilabeteko azken zapatuetan batuko dira, 10:00etatik 12:00etara egingo den saioan, Joxemari Urteagaren gidaritzapean.

Solasaldiak segurtasun neurri guztiak betez egingo dira, momentu bakoitzean indarrean dauden neurrietara moldatuz. Solasaldietan parte hartzeko bi bide daude, telefonoz edo posta elektronikoz: euskara zerbitzuko 94 683 36 68 telefonoan edo mrey@ondarroa.eus posta elektronikoan edo udal liburutegiko 94 683 33 43 telefonoan edo liburutegia@ondarroa.eus posta elektronikoan.

Koronabirusa dela eta bertan behera utzi behar izan zen Friedrich Dürrenmatt idazleak sortutako Idoia Santamariak itzulitako Epailea eta haren borreroa lanaren inguruko solasaldia aurtengo egutegian sartu da berriro ere.

2020/2021 IKASTURTEKO LIBURUEN AMUAK:
  • URRIAK 31. Aitaren etxea. Karmele Jaio.
  • AZAROAK 28. Epailea eta haren borreroa. Friedrich Dürrenmatt.
  • OTSAILAK 27. Maleta. Sergei Dovlatov.
  • APIRILAK 24. Neguko argiak. Irati Elorrieta.
  • MAIATZAK 29. Miñan. Amets Arzallus eta Ibrahima Balde.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina