Zaldupe udal kiroldegiko igerilekuak eta gimnasioa erabiltzeko erreserba egin behar da; ikusi hemen zein diren ordutegiak

0

Zaldupe udal kiroldegia bere ohiko jarduna etengabe aldatzen ari da Covid-19ak sortutako egoerari aurre egin eta herritarrei ahalik eta zerbitzu zabalena eskaintzeko asmoarekin, beti ere segurtasun eta higiene baldintzak mantenduz. Zerbitzua eskaintzeko modua garbitasunak markatuko du, hori baita, Ondarroako Udalaren ustetan, kiroldegia erabili ahal izateko %100ean mantendu behar den gidalerroa. Momentuz, hau da igerilekuak eta muskulazio gela erabiltzeko gida.

Hurrengo egunetan emango da ikastaroen eskaintzaren berri.

Ondarroako Udalak eta Zaldupe udal kiroldegiko langileek eskerrak eman nahi dizkiete erabiltzaileei momentu zail hauetan erakusten ari diren jarrera ona eta konpromisoarengatik. Ez da erraza izaten ari halako instalakuntza handi bat antolatzea irizpide guztiak kontuan hartuz, baina apurka-apurka bada ere eta lan handia eginez, aurrera doa Zaldupe udal kiroldegiaren funtzionamendua.

Gogoratu igerilekuen eta gimnasioaren erabilera egiteko nahitaezkoa dela aurretiaz erreserba egitea kiroldegiko harreran, telefonoz: 94 613 42 09

IGERILEKUEN ERABILERA

Igerilekuak zabalik egongo dira goizeko 07:30etik 13:30era eta 15:00etatik 20:30era, astelehenetik barikura. Asteburuan, ostera, 09:30etan zabaldu eta eguerdian itxiko dira. Igerileku handia erabiltzerakoan, ordu erdiko txandak erreserbatu ahalko dira. Goizek lehen orduetan, 70 urtetik gorakoek edukiko dute lehentasuna, koadrantean ikusi daitekeen bezala. Goizeko zein arratsaldeko azken orduak, ordubeteko txandak izango dira. Hau, gehienbat, entrenamenduetara zuzentzen den jendearentzako izango da: 12:30etik 13:30era eta 19:30etik 20:30era.

Goizetan, kaleko pertsona bat ibiliko da igerileku handian, ordu bakoitzean. Familia unitateek izena emanez gero, kale berean batera aritzeko aukera edukiko dute.

Igeritoki txikiari dagokionean ere antzeko funtzionamendua edukiko du, espazio desberdinetan banatuta egongo baita. Asteburuetako lehen ordua 70 urtetik gorakoentzako gordeta egongo da. Kasu honetan, 11:00etatik aurrera, hiru ordu laurdeneko txandak egongo dira, ordu erdikoak beharrean. Hau, gehienbat, ume txikiak dauzkaten familiei zuzenduta dago.

Igerilekuetara doazen familia unitateek eurentzako aldagelak edukiko dituzte. Aldagelen erabilerari dagokionez oso garrantzitsua da puntualtasuna, bai igerilekuetara sartzeko, irtetzeko eta berdin aldageletara sartzeko eta bertatik irtetzeko ere.

Igerileku handia.

MUSKULAZIO GELAREN (GIMNASIOAREN) ERABILERA

Muskulazio gelaren erabilera ere erreserba bidez egin behar da, une oro aforoa kontrolpean edukitzeko eta garbitasuna bermatuta edukitzeko. Gimnasioa erabiltzeko ordu tarteak desberdinak dira eta erabiltzaileek beraiei hobekien etortzen zaiena aukeratu dezakete.

Txanda batetik besterako tarteak, ordu laurdenekoak, gimnasioa garbitu eta aireztatzeko baliatuko dira. Hori da erabiltzaileen segurtasuna ahalik eta handiena izateko modurik egokiena momentu hauetan.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina