Etxelila Emakumin Topalekuaren 2020-2021 ikasturteko programazioa egoera berrira moldatuz, berrituta dator.Izan ere, ohiko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolaz gain, Eztabaida Gune Feminista ere egongo da Etxelilan.
Hurrengo egunetan aurkeztuko da programa osoa. Aurten ere ikastaro ugari egongo dira hainbat gairekin lotuta, hala nola, feminismoarekin, emakumeen osasunarekin, kulturaren berdefinizioarekin eta emakumeen nortasunarekin.
EZTABAIDAGUNE FEMINISTA
- Iraganeko eta gaur egungo sorgin ehizak.
- Andrezaharren manifestua. Liburu aurkezpena eta solasaldia.
EMAKUMEENTZAKO JABEKUNTZA ESKOLA
- Literatura tailerra: XIX. mende bukaeratik hasi eta gerra zibilera arteko garaiko ekarpen literarioak aztertu eta irakurriko ditugu. Garai loratsua izan zen emakumeentzat; unibertsitaterako aukera, bozka eskubidea, lan mundura sartzeko aukerak alde batetik eta momentuko aldaketa sozialak bestetik, XX. mende hasiera zirraragarria egin zuen. Aldaketa guzti hauek literaturan jasoak geratu dira eta idazleen eskutik egingo dugu Abangoardiaren ibilbidea.
- Komunikaziorako plataforma digitaletan trebatuz: Covid-19aren pandemiak aurrez aurrekoak ez diren komunikatzeko modu berriei atea zabaldu die, modu birtualean komunikatu behar izatea ekarri du, familiarekin, lagunekin, lanean… Ikastaro honetan komunikatzeko plataforma birtual erabilienak aztertuko dira. Eta bide batez, sare sozial orokor zabalduenak ere nola erabiltzen diren irakatsiko da, beti ere komunikazioa eta harremantzeko moduak ikuspegi feminista batetik abiatuta.
- Covid-19. Aldaketa honen aurrean, orain zer? COVID19k eragindako krisiak eragin zuzena du gure eguneroko bizitzan, gure pentsamenduetan, sentimenduetan eta egiteko moduetan. Ikastaro honetan aztertuko dugu nola kokatu emakume gisa krisi honen aurrean, nola jarri gure bizitzaren balioa erdigunean. Prozesu horretatik indarberrituta ateratzeko ariketak egingo ditugu gure bizipen eta gogoetetatik abiatuta, aukerak aztertzeko, erabakiak hartzeko eta haien garapena errazteko, gure banakako eta taldeko autozaintza sustatuz. Bidea elkarrekin egiteak eramangarriagoa egiten du! Animatuko zara?
PARTE HARTZE GUNE IREKIAK
- Aringaingan
- Literaturaz eztabaidatzeko gunea
- Neska Gazteen Txokoa
- Andrabanda Feminista
Bulegoa, zabalik. Zabalik dago Etxelilako bulegoa ere. Iraila amaitu arte goizez egongo da irekita, 10:00etatik 14:00etara. Etxelilaren jarduera guztietan unean uneko osasun protokoloak beteko dira, eta jarduerak ere protokolo horietara moldatuta egongo dira.