Ikasturte berriko programazioa aurkeztu du Etxelilak; zabalik dago ikastaroetan izena emateko epea

0

2020/2021 ikasturterako antolatu duten programaren aurkezpena egin du gaur Etxelilak. Programa, etxez-etxe banatuko da eta ikastaroetan izena emateko aukera zabalik dago gaurtik (urriak 2).

[IRAKURRI PROGRAMA HEMEN]

Aurtengo programazioak hiru oinarri edukiko ditu: Emakumeentzako Jabekuntza Eskola, Eztabaida gune feminista eta Parte hartze gune irekiak. Eztabaidagune feminista berritasuna da aurten. “Etxelilako eskaintza Covid-19ak eragindako errealitate berrira moldatzeko asmoz, ohiko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolaz gain, jarduera irekiez osatutako proposamen bat prestatu dugu aurten: Eztabaida Gune Feminista. Honen helburua herritar guztiei zuzendutako jarduerak antolatzea da, aditu batek gidatuta, hausnarketa eta eztabaida feministak garatzeko espazio bat irekiz. Etxelilan egingo dira jarduera hauek, eta ez da beharrezkoa izango aurretiaz izena ematea”.

[IRAKURRI PROGRAMA HEMEN]

Irina Alkorta Berdintasun zinegotzia, Emakumeen Kontseiluko kideekin, aurkezpenean.

Covid-19ak eragindako egoera berrira Etxelila eta bertako ikastaroak nola moldatuko diren azaldu du Irina Alkorta Bedialauneta Berdintasun zinegotziak: “Geure buruak eta elkar zaintzea dagokigu, eta horregatik, momentu bakoitzean indarrean dauden neurriak hartu beharko dira. Momentuko aforoaren mugak errespetatu beharko dira; horregatik, hitzaldi eta tailer irekietara ordurako etortzea eskatzen dizuegu, eta aforoa betetzen bada, errespetatzea”. Azpimarratu du, aurrez-aurreko saioak egotea ezinezkoa bada, alternatibak bilatuko dituztela: “aurrez aurreko jarduerak ezingo balira egin, era telematikoan eta plataforma digitalen bitartez eskaintzen saiatuko gara, posible den kasuetan”.

[IRAKURRI PROGRAMA HEMEN]

Izen ematea. Izena emateko matrikula fitxa bete eta ordainketa egin behar da. Goizetan, Udal Diru-Bilketa bulegoan (Kantoipe 3an) egiteko aukera egongo da, eta arratsaldeetan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisuan). Matrikula ez da onartuko matrikula fitxa bete eta ikastaroa ordaindu arte. Eta behin matrikula eginda, baja emanez gero, ez da dirurik itzuliko.

Etxelila.

[IRAKURRI PROGRAMA HEMEN]

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina