Arrigorrin neguko ur jarduerak egiten dituztenekin batzar irekia egingo da eguenean, aldagelaren funtzionamendua adosteko

0

Nagore Badiola Alberdi Kirol zinegotziak esan du erabiltzaile asko daudela neguan ere kirol jarduerak egiten aritzen direnak Arrigorrin, bodyboarderrak eta igerilariak gehienbat. “Arrigorrin dagoen aldagela egokituak erabilera zehatza dauka uda sasoian, baina neguan ere kirolarientzako erabilgarri egotea nahi dugu, behar dutelako aldatu, arropak utzi eta dutxa bero bat hartu ahal izateko”.

Guzti hori martxan jartzeko eta funtzionamendua adosteko, aldagela hori erabiltzeko beharra daukaten kirolari guztiei dei egiten die Ondarroako Udalak eguenean (urriak 8) arratsaldeko 19:00etan Kofradia Zaharreko bigarren solairuan egingo den batzarrera joatera. “Uste dugu oso garrantzitsua dela erabiltzaileekin funtzionamendua adostea, beraiek baitira lehen eskuan aldagela erabiliko dutenak; funtzionamendu ahalik eta egokiena bilatu nahi dugu guztion artean”.

Batzarrean segurtasun neurri guztiak hartuko dira kontuan: maskarila, eskuak garbitzea eta sarreran tenperatura hartzea.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina