Umeentzako igeri ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago urriaren 11ra arte; ikastaro guztiak segurtasun neurriak betez egingo dira

0

Zaldupe udal kiroldegian eskaintzen diren umeentzako igeri ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago, urritik abendura bitarteko ikastaroetan. Jakinda Covid-19ak eragindako egoera berrira moldatu beharra dagoela, bai erabiltzaileak eta bai instalakuntzak, ahalik eta ikastaro seguruenak eta zabalenak antolatu ditu Zaldupe udal kiroldegiak, beti ere ikastaroetako ikasle, erabiltzaile eta entrenamenduen arteko uztarketan oinarrituz.

INFORMAZIO GEHIAGO: kiroldegia@ondarroa.eus edo telefonoz 946134209.

Ikasturte honetan ez da eskainiko ikastarorik hiru urteko umeentzat, autonomia nahikorik ez daukatenez ezin delako araudiaren arabera monitoreekin mantendu beharreko segurtasun distantzia mantendu. Ikastaroak 4 urtetik aurrerakoentzat eta autonomia maila nahikoa dutenentzat izango dira. Ikastaro guztiak igerileku handian egingo dira.

Aurten, ikastaro bakoitzean parte hartu dezaketen ikasle kopurua murritzagoa da, segurtasun baldintzak bete ahal izateko, bai igerilekuan eta baita aldageletan ere. Urriaren 20tik abenduaren 17ra izango dira ikastaroak, guztira 17 saio.

Talde desberdinen egun eta ordutegi antolaketa.

Ikastaroetan puntualtasuna oso garrantzitsua izango da. Denbora tarteak instalakuntzak garbi mantentzeko eta erabiltzaileak gune berean ez batzeko daude pentsatuak. Errespetuz jokatu!

Taldeek antolatzen dituzten ikastaro batzuk martxan daude dagoeneko, eta besteak ere martxan jarriko dira beraien segurtasun protokoloak aurkeztu eta onartutakoan. Ikastaro guztietan beteko dira Covid-19arengatik ezarritako segurtasun eta higiene baldintza bereziak.

Ikasle bakoitza zein taldetan sartu erabakitzerakoan, hauek izango dira jarraituko den irizpideak:

  1. Aurretik ikastaroan ibili direnak:
  • Ikastaro maila, azken txostenean izandako emaitzaren araberakoa izango da. Gaindituta duten mailaren hurrengo mailan sartuko lirateke.
  1. Ikastarora lehen aldiz datoztenentzako bete beharreko gutxienekoak:
  • ITSAS ZALDIA

–        Uretara salto eta horma ukitu gabe desplazamenduak egitea materialarekin (aurreruntz eta atzeruntz).

  • PINGUINOA

–        Uretara salto eta 25m-ko desplazamendua egin aurreruntz, materialik gabe.

–        12,5 m-ko desplazamendua lepoz, materialik gabe.

IZEN EMATEKO PROZESUKO DATA GARRANTZITSUAK:
  1. IZENA EMATEKO EPEA: urriaren 11ra arte. Emailez edo telefonoz.
  2. BEHIN BEHINEKO ONARTUEN ZERRENDA: urriaren 12an. Kiroldegiko atean.
  3. ZOZKETA: urriaren 13an. Kiroldegian.
  4. BEHIN BETIKO ONARTUEN ZERRENDA: urriaren 14an. Kiroldegiko atean.
  5. ORDAINKETAK: urriaren 14tik 18ra (txartelarekin). Kiroldegian.
  6. IKASTAROEN HASIERA: urriaren 20an.
INFORMAZIO GEHIAGO: kiroldegia@ondarroa.eus edo telefonoz 946134209.
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina