Martxan da Ondarroa Herri Lagunkoia proiektua, edadetuak ardatz hartu eta beraiei hitza ematean datzan ekimena

0

Ondarroa Herri Lagunkoia proiektua Ondarroako Udalak eta Antiguako Ama elkarteak abiarazitako egitasmoa da, eta bere helburua edadetuak protagonista bihurtu eta hitza eta lekua ematea da. Horrela, edadetuen ikuspegitik errealitatearen pertzepzioa eta definizioa ezagutu nahi ditu udalak.

Proiektuaren lehen urratsa edadetuen iritzia jasotzea da, telefonoz eta inkesta bidez; inkestak Antiguako Ama elkartean daude. Bete eta bertan dagoen kutxara bota behar dira.

“Edadetuen bizi kalitatea hobetu nahi dugu, eta ondorioz, Ondarroako herri osoarena. Horretarako Ondarroako diagnostikoa egingo dugu, herria edadetuen ikuspegitik zelan dagoen jakiteko”.

Proiektu hau Bizkaiko Foru Aldundiaren hiri adeitsuen programako diru laguntzarekin ari da aurrera eramaten Ondarroako Udala, AZ Aholkularitza enpresaren bitartez; AZ da diagnostikoa egiteaz arduratuko dena.

*Zuzenketa: Herri Lagunkoia proiektua ez dago Eusko Jaurlaritzaren eta Matia Fundazioaren menpe Ondarroan. Aldundiaren hiri adeitsuen programako diru laguntza baten du babesa eta kudeaketa AZ Aholkularitza enpresak egiten du, Ondarroako Udalaren eskariz.

Proiektuan 65 urtetik gorako ondarrutarrek parte hartuko dute. Euretako batzuek Ondarroako Udalaren izenean dei bat jasoko dute etxean, galdera batzuei erantzuteko. Helburua beraiek herriarekiko daukaten ikuspegia ematea da, eta horrekin ondorioak ateratzea. Inkestak irailaren 21etik urriaren erdialdera egingo dira, eta gai hauek landuko dira, besteak beste: irisgarritasuna, trafikoa, segurtasuna, gizarte laguntza, garraioa, aisialdia eta azpiegiturak.

Telefono bidezko inkesta egingo zaie 65 urtetik gorako herritarrei. Antiguako Ama elkartean ere egongo da inkesta betetzeko aukera. Eguneko Zentroko erabiltzaileek eta Artibai egoitzako egoiliarrek ere edukiko dute inkestak betetzeko aukera.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina