Herritartasunera ongi etorri ekitaldiak edo ‘bataio zibilak’ bezala ezagunagoak direnak arautzeko ordenantzaren zirriborroa idatzi du udalak, eta horretarako herritarren ekarpenak jaso nahi dira

0

Ordenantza berri bat idazterakoan egin ohi den legez, ordenantza hau plenora eraman aurretik idatzita dagoen aurreproiektuari ekarpenak egiteko aukera dute herritarrek. Ekarpen hauek urriaren 30erako (egun hori barne) aurkeztu behar dira, hau da, albistea argitaratu den egunaren (urriak 16) biharamunetik hasita 10 laneguneko epean. Udalak herritarren parte hartzea sustatu eta bilatu nahi du ekarpenak jaso eta ahalik eta ordenantza osatuena idazteko.

[IRAKURRI ORDENANTZAREN ZIRRIBORROA HEMEN]

Ordenantza hau idazteko eskaria herritarrengandik jaso du udalak, hileta zibilak egiteko ordenantza bat dagoen bezala, jaio berriei ‘Herritartasunari ongi etorria’ emateko edo ezagunagoa den bezala bataio zibilak egiteko araudi bat edukitzeko herrian. Herritarren eskari hau urriaren 14an (eguaztena) egindako Antolaketa Batzordean planteatu zen, eta ordenantza plenora eraman aurretik herritarrei zirriborroa erakutsi eta ekarpenak jasotzeko 10 egun naturaleko epea zabaltzea erabaki zen. Herritarrek, orokorra@ondarroa.eus posta elektronikora mezu bat bidaliz edo Udal Erregistroaren bidez egin ditzakete ekarpenak. Posta elektronikoz idatziz gero, izenburuan edo gaian, ‘Herritartasunera ongi etorria’ edo ‘bataio zibila’ jarri behar da.

Ekarpen horiek udalak aztertu egingo ditu, banan banan, eta beraien egokitasunaren inguruan eztabaidatu ondoren ordenantzaren proiektuan sartu edo ez erabakiko da. Hortik aterako da ordenantzaren behin betiko proiektua, gero plenora eramango dena.

[IRAKURRI ORDENANTZAREN ZIRRIBORROA HEMEN]

Ordenantza honen bidez, Ondarroako udal-titulartasuneko lokaletan ‘Herritartasunari ongi etorria’ emateko ekitaldien prozedura eta gauzatzea arautu nahi dira. ‘Herritartasunari ongi-etorria’, bataio zibila izenez ezaguna, gizartean kide berri baten etorreraren ospakizuna da, konnotazio erlijiosorik gabe eta tradizio historiko oso baten jarraipen gisa.

[IRAKURRI ORDENANTZAREN ZIRRIBORROA HEMEN]

Arau honen helburua da ongi etorria ematea jaio diren pertsonei, hau da, zeremonia zibil eta laikotzat hartzen da, eta gurasoek/tutoreek adingabea balio zibikoetan, demokratikoetan eta berdintasunean eta errespetuan hezteko konpromisoa plazaratzen dute. Zeremonia alkateak, zinegotziak edo gurasoek/tutoreek izendatzen duten pertsonak egingo du. Ekitaldia amaitzean, adingabeak ‘Herritartasunaren Gutuna’ jasoko du, gizartera iritsi dela aitortzeko.

[IRAKURRI ORDENANTZAREN ZIRRIBORROA HEMEN]

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina