Domu Santu egunean hilerrian pilaketak ekiditeko Ondarroako Udalaren gomendioak

0

Domekan (azaroak 1) Domu Santu eguna da eta herritar asko joaten dira hilerrira. Aurten baina, Covid-19ak eragindako egoerak baldintzatu egingo du herritar askoren ohitura. Segurtasuna, higienea eta Covid-19aren aurkako neurri guztiak betetze aldera, Ondarroako Udalak gomendio hauek luzatu nahi dizkie herritarrei:

  • Posible duzuenok, ahalegindu egunean bertan joan beharrean aurreko egunetan edo hurrengoetan igotzen hilerrira.
  • Hilerria 24 orduz egoten da zabalik.
  • Ez elkarbanatu tresnarik: ureztagailuak, erratzak…
  • Maskarila derrigorrezkoa da.
  • Debekatuta dago jende pilaketak egitea.
  • Eskuak sarri garbitu eta ahalegindu elementu komunak (iturriak, barandak…) ahalik eta gutxien ukitzen.
  • Sintomaren bat edukitzekotan, txikia bada ere, etxean geratu.
  • Ahalegindu jendearen norantzak jarraitzen, eta ez gelditu eskaileretan edo pasabide estuetan, pilaketak saihesteko.

Kotxeak, kostako bidetik.¬†Ibilgailuek kostaldeko bidetik edukiko dute hilerriko biderako sarrera; herri barrutik ezingo da autoz igo ez jaitsi, bide hori oinezkoentzako izango baita; Txomin Agirre kaletik bakarrik oinezkoak joan eta etorri ahalko dira: “bidea itxita egongo da auto zein motorrentzat”. Iaz ere horrela egin zen eta ondo funtzionatu zuela ikusita aurten ere oinezkoentzako bidea horrela bermatzea erabaki du udalak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina