Ondarroan galdutako objektuak gordailutzeko, zaintzeko eta itzultzeko ordenantza prestatzen ari da Ondarroako Udala

0

Ordenantza berriarekin arautu egin nahi da herritarrek Ondarroan aurkitu dituzten objektuekin zer egin eta nola jokatu, hau da, nola gorde, zaindu eta itzuli. Horretarako, Galdutako Objektuen Bulegoa sortu nahi da, Udaltzaingoan.

Udalak idatzita dauka ordenantzaren zirriborroa, eta orain herritarrek ekarpenak egiteko epea zabalduko da. Herritarrek gaurtik (urriak 29) hasita 10 laneguneko epea daukate proposamenak aurkezteko, hau da, azaroaren 12ra arte. Proposamenak Udal Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, presentzialki edo posta elektroniko bidez: orokorra@ondarroa.eus

Ordenantzan zehaztuko da zer egin aurkitutako objektuekin jabea agertzen denean edo ez denean.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina