15 lan saritu dira Augustin Zubikarai Ipuin Rallyaren IX.edizioan

0

Guztira 294 ikaslek aurkeztu dituzte lanak, LH5etik hasi eta DBH 4raino: LH5-6 158 ikasle, DBH1-2 61 ikasle eta DBH3-4 75 ikasle. Epaimahaiak lan sarituen maila altua azpimarratu eta gogorarazi dute etorkizuneko idazle ondarrutarren haztegia dela ipuin lehiaketa hau.

Arantza Atxurra Euskara zinegotzia, saritutako gazteenekin.

Atzo (urriak 29) egin zen sari banaketa ekitaldia Kalare Deuna kofradiako areto nagusian. Sari banaketa ekitaldi desberdina izan zen atzokoa, Augustin Zubikarairen bizitza kontatzean oinarrituta, HerriBixi eta Aitor Urkiola “Brontxe” marrazkilariaren eskutik. Zubikarairen bizitzako pasarte desberdinen errepasoa eta sariak ematea uztartu zituzten: “helburua gazteek Augustin Zubikarai nor izan zen hobeto jakitea da. Jakin behar dute gure herriko eta Euskal Herriko idazle garrantzitsuenetakoa izan zela, nahiz eta garai eta bizitza oso gogorra jasan behar izan”, esan du Arantza Atxurra Aranguren Euskara zinegotziak.

Zunbeltz Bedialauneta alkatea, saridunekin.

Ipuin rallyaren muina, esaldi bat eman eta hori txertatuz bi orduan ipuin bat idaztea da. Ikastetxeetan egin zuten hilabete hasieran. Lehen Hezkuntzako ikasleei esaldi hau eman zitzaien: eta, handik aurrera, ezin izan genuen kalera irten. DBHkoei, ostera, hau: hura izan zen kalean eman genuen azken astebukaera.

Hauek izan dira IX.Augustin Zubikarai Ipuin Rallyko irabazleak:

  • Mikel Martinez de Azagra Martinez de Luco eta Eneko Marino Aranbarri: Donostia. LH5-6.
  • Eneritz Leon Dávila eta Nikole Urruzuno Diaz: Katbid 20 birusa. LH5-6.
  • Unai Etxaburu Zaton: Txertoaren bila. LH5-6.
  • Olatz Naberan Gartzia: Nire istorioaren zati bat. LH5-6.
  • Elaia Mujika Basterra: Zelako eguna. LH5-6.
  • Xabier Urtega Zendoia: Saskibaloi txapelketa. DBH1-2
  • Naroa Badiola Arantzamendi: Sufrimendua. DBH1-2
  • Nora Arrasate Vaqueriza eta Nora Etxaburu Arantzamendi: Nire bizitzako unerik txarrenaDBH1-2
  • Eneritz Urrosolo Zubizarreta eta June Ibarretxe Noya: GaldutaDBH1-2
  • Unai Gallastegi Illarramendi eta Aiora Diez Lado: GezurtiaDBH1-2
  • Jon Martinez de Azagra Martinez de Luco: Mafiako Donostiako negozioakDBH3-4
  • Oneka Plaza Agirre eta Iraide Badiola Sobradelo: Izarrei oihukatuzDBH3-4
  • Maria Azpiazu Etxaniz eta Nahia Antxustegi Pagoaga: Okerretako tunelaDBH3-4
  • Elene Etxaniz Uribe eta Malen Egiluz Uranga: Bigarren familiaDBH3-4
  • Maddi Badiola Leon eta Arhane Navarro Arantzamendi: Atzean utzi. DBH3-4

Umorez betetako saioa izan zen atzokoa, Augustin Zubikarairen bizitza errepasatuz.

Jaialdiak aurrera darrai. Literatur Amuak jaialdia hasi baino besterik ez zen egin atzo. Gaur arratsalderako ere agenda bete-betea dago. 18:00etan Nanoipuin lehiaketako sari banaketa egingo da Kofradia Zaharrean eta horren ostean aurtengo nobela beka jasoko du Lander Garrok, Faith proiektua aurkeztu eta berak irabazi baitu 2020ko beka; Joxemari Urteagak elkarrizketatuko du. Amaitzeko, iazko irabazle Idoia Garzesek Mendiko Gaitza lana aurkeztuko du, Xabier Mendigurenekin solastuz. 19:00etan eta 21:00etan Izaki Gardenak taldearen kontzertu bikoitza egongo da Beikozinin. Ez da sarrerarik geratzen. “Udaletik gogoratazi nahi dugu arau berriekin ere Literatur Amuak jaialdiko ekintzaren baterako sarrera edo gonbidapena daukaten mutrikuarrak edo berritxuarrak etorri daitezkela Ondarroara, dekretu berriak baimendu egiten baitu alboko herrietako kultur jardueretara joatea, beti ere sarrera aurretiaz edukita noski”.

Eneritz Basurko, saridunekin.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina