Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira adierazpen instituzionala onartu du Ondarroako Udalak

0

Urriaren 29an (eguena) egindako udalbatzan aho batez onartu zuten udaleko bi taldeek azaroaren 25ean ospatzen den Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira idatzitako adierazpena.

[IRAKURRI HEMEN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA]

Aurtengo adierazpenak Covid-19a dela eta euren sufrimendua areagotuta ikusi duten emakumeei egiten die erreferentzia: “COVID-19ren pandemiak gure bizitza eta komunitateak kolokan jarri ditu. Agerian utzi du bizitza zaurgarria dela eta haren zaintza gure lehentasuna izan behar dela. Indarkeria matxista jasaten duten milaka emakumeek oso ondo dakite hori, gure artean denbora gehiegi daraman pandemia bat jasaten ari baitira”.

[IRAKURRI HEMEN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA]

Udalak azpimarratu du 2021eko aurrekontuetan Berdintasun saileko aurrekontuetan ez duela murrizketarik egingo, eta behar izanez gero partidak handitu egingo dituela gainera. Horrez gain, “tratu txarren eta sexu indarkeria kasuetarako daukan emakumeei harrera egiteko protokoloa berraztertuko du udalak”. Amaitzeko, herriko emakumeen ahalduntze prozesuan egiten ari den lana eta prebentzio programak indartuko dituztela ere esan du Irina Alkorta Bedialauneta Berdintasun zinegotziak: “emakumeen ahalduntzeari eta gazteen artean indarkeriaren prebentzioari laguntzeko programak indartuko ditu, etorkizuneko indarkeria-egoerak eragozteko funtsezko tresnak diren aldetik. Horretarako Etxelila, Emakumeentzako jabekuntza eskola zein Udal hezkidetza egitasmoan nahitaezko baliabideak esleituko ditu, gaur egungo osasun egoerari egokitutakoak”.

[IRAKURRI HEMEN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA]

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina