Lehendakariak, LABI batzordearekin batu ostean, urriaren 26ko 36/2020 dekretuari hainbat aldaketa egin dizkio, “Covid-19ari aurre egiteko”. Aldaketarik eman ez den alor guztietan 36/2020 dekretuan esandakoa hartu behar da kontuan, moldaketak bakarrik puntu batzuetan egin baitira.
[IRAKURRI HEMEN DEKRETU BERRIA]
Hau da 36/2020 dekretuak esaten zuena, laburbilduta: 36/2020 dekretua, urriaren 26koa.
Hauek ostera, Aldizkari Ofizialean gaur argitaratu diren aldaketak, gaueko 00:00etan indarrean sartuko direnak.
- MUGIKORTASUNA: Gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara pertsonen zirkulazio-askatasuna mugatzen da.
- MERKATARITZA: Merkataritza establezimendu guztiak 21:00etarako itxita egon behar dira, gasolindegiak eta farmaziak ez ezik.
- KULTU JARDUERAK: Kultu jardueretarako aforoa %35ekoa izango da.
- OSTALARITZA: Ostalaritza eta jatetxe establezimenduak itxita egon behar dira. Jatorduak etxez-etxe banatu ahalko dira, 21:00ak arte. Ez dira kontuan hartzen gasolindegietan, osasun-zentroetan, zentro soziosanitarioetan, eskola-jantokietan, lantegi eta jantoki sozialetako zerbitzu-guneetan sartzen diren jatetxe-zerbitzuak.
- Kafetegi-zerbitzua modu osagarrian eskaintzen duten okindegi-gozotegi moduko establezimenduek ezin izango dute zerbitzu hori eskaini, eramateko izan ezik
- KULTURA: Kultur jarduera, ikuskizun edo ekitaldi oro 21:00etarako amaituta egon behar da. Bertan behera geratzen dira musika, ahots edo dantza talde ez-profesionalen entsegu kolektiboak.
- KIROLA: Taldekako kirol-jarduerak eten egiten dira, lehiaketa profesional edo erdi-profesionalak izan ezik.
- Ikastaroak edo programatutako jarduerak gimnasioetan, kirol klubetan, igerilekuetan eta kiroldegietan egin daitezke; betiere maskararekin egiten badira, gehienez sei laguneko taldeetan eta gehienez %40ko aforoarekin.
- Kirol-instalazio mota guztietako aldagelak eta dutxak ixtea erabaki da.
- Bakarka edo bizikideekin bakarrik egin ahal izango da kirola.
- Betiere, igerilekuetan izan ezik, banakako jarduera fisikoa edo kirola maskaraz egin beharko da hiri-inguruneetan.
- Debekatuta dago kirol ekitaldietara joatea.
- Nahitaezkoa da maskara erabiltzea jarduera fisikoa edo kirola hiri-inguruneetan egiten denean.
- APUSTUAK ETA JOKOA: Apustu etxeak ere itxi egin behar dira.
[IRAKURRI HEMEN DEKRETU BERRIA]
Gogoratu, aldaketa hauez gain indarrean dauden neurriak urriaren 26ko 36/2020 dekretuan jasota daudenak direla. Biharko (azaroak 7) 00:00etan sartzen dira indarrean neurri guztiak.