‘Herri Txiki Infernu Handi’ saioaren grabaketa zuzenean ikusteko 60 gonbidapen banatuko ditu Ondarroako Udalak astelehenean

0

Herri Txiki Infernu Handi saioa grabatu zuten martitzenean (azaroak 10) Ondarroan, eta datorren eguenean (azaroak 19) ekitaldiaren grabazioa egingo da Zaldupe udal kiroldegiko kantxan, Zuhaitz Gurrutxaga, Mikel Pagadi eta Sebastian Lizasorekin.

Gonbidapenik barik geratzen diren herritarren artean gonbidapen bikoitza zozketatuko da, udalak sare sozialetan ipiniko duen argitalpen berezi bati argazkiekin erantzunez. “Zein da zure ustez gure herriko txokorik bereziena?” galderari erantzun beharko zaio asteburuan argazki batekin.

Covid-19a dela eta, Ondarroako Udalaren eta Euskal Telebistaren protokoloak eta hauen beharrizan teknikoak kontuan harturik, 100 bat lagunek ikusi ahal izango dute zuzenean grabazioa. Ondarroako Udalak 60 gonbidapen jarriko ditu doan herritarrentzako eskuragarri astelehenean, azaroak 16, Turismo Bulegoan, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Herritar bakoitzak 3 gonbidapen jaso ahal izango ditu gehienez. Ekitaldira 16 urte edo gehiago dutenak joan ahal dira bakarrik, gazteagoak ez. Gonbidapenik barik direnen artean bina gonbidapeneko sorta bi zozketatuko dira, udalak sare sozialetan ipiniko duen argitalpen berezi bat iruzkintzen dutenen artean.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina