Danonartin elkartearen bilketan 3.546 kilo elikagai batu dira eta oso pozik daude antolatzaileak

0

Danonartin elkarteak asteburuan egindako bilketa berezian 3.546 kilo elikagai batu dira. Elkarteko kideak oso pozik daude bilketarekin eta baita herritarrek erakutsitako elkartasunarekin, bai elikagaiak ematerako orduan eta baita boluntario gisa laguntzerakoan ere.

Boluntarioak elikagaiak deskargatzen, zapatuan.

Elkarteak egiten duen lana azpimarratu nahi izan du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Alkateak: “herritar askori laguntzen dio Danonartinek, eta eskertzekoa da bai beraiek egiten duten lana eta baita herritarrok asteburuan erakutsitako elkartasuna ere”. “Momentu zailak dira askorentzat, eta Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean funtsezkoa da Danonartin elkartearen jarduna gaur egun Ondarroan”.

Danonartineko ordezkariek eskerrak eman nahi izan dizkiete bilketan parte hartu duten herriko denda, enpresa eta Gurutze Gorriari ere, guztien lanari esker lortu baita halako kopurua batzea. Gogorarazi dute asteburu honetan elikagai bilketa berezia egin den arren, herriko janari dendetan urte guztian dagoela elikagaiak uzteko aukera, horretarako prestatuta dauden kutxetan.

Ondarroako Gurutze Gorriko boluntarioek ere lagundu zuten elikagai bilketan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina