Pello Mari Otaño bertsolariari buruzko filma egiten laguntzeko hitzaldia eskainiko du Patxi Bisquert aktoreak astelehenean

0

Aktore zizurkildarrak herri bereko bertsolariari buruzko filma egitea lortzeko hitzaldia eskainiko du Beikozinin, astelehenean (abenduak 14) 19:00etan; ez da gonbidapenik edo sarrerarik behar. Ombuaren itzala izena edukiko du filmak eta Eguzki Art ekoiztetxeak ekoiztuko du. Helburua finantzazioa lortzea da filma egin ahal izateko. Horretarako 30.000 sarrera 10 eurotan saltzea da helburua, aurretiaz, dirua batu, filma ekoitzi eta sarrera erosi dutenek gero filma ikusteko. “Luzemetraia, Koldo Izagirre idazle pasaitarraren testuetan oinarritzen da eta Pello Mari Otañoren Egitza eta Bizitza aztertuko ditu”.

Auzolanaren helburua: 30.000 sarrera saltzea 10 eurotan. 30.000 BAIETZ!

Patxi Bisquert.

Halako lanak ekoitzeko egungo ereduetatik jotzea oso zaila dela ikusita, eredu berrietara jotzea erabaki du Bisquertek, esaterako auzolanean oinarrituta. Diru bilketa honela egitea aurreikusten dute: 30.000 sarreren salmentaren bidez, 10 euroan, ekoizpenaren beste zati bat mezenasgo legearen bidezko ekarpenekin eta modu paraleloan, diru laguntza publikoaren batekin. “Film bat ekoiztea ez da gauza zaila, dirua badago noski, baina Eguzki Art zinema ekoiztetxean hori da arazoa. Baina ausartak garenez eta herrigintzan konfiantza dugunez, herritarren eskuetatik babesa jasotzea espero dugu”, adierazi zuen Bisquertek Zizurkilen bertan egindako aurkezpenean.

Patxi Bisquert aktorea da proiektuaren arduraduna eta bera etorriko da Ondarroara hitzaldia ematera, auzolanean oinarritutako proiektu hau azaltzeko eta Pello Mari Otaño bertsolariari buruz hitz egiteko, herriz-herri eskaintzen ari den berbaldian barruan. Ion Iñaki Artetxek egingo du hitzaldiaren aurkezpena.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina