HAPOan bizitza anitzak, zaintza eta egunerokotasuna erdigunean nola ipini aztertzeko galdetegi bat prestatu da

0

Herri Antolamendurako Plan Orokorra idazten ari da Ondarroako Udala eta prozesuaren hasieratik herritarren parte hartzea da oinarria. Nolako Ondarroa nahi dugu etorkizunean? galderari erantzuteko hainbat tresna ipini ditu martxan udalak. Horietako bat da galdetegi hau, bizitza anitzak, zaintza eta egunerokotasuna erdigunean nola ipini aztertzeko.

[ERANTZUN GALDETEGIA HEMEN]

Emakume Kontseilutik pasa eta bertako ekarpenekin aldaketa batzuk egin ostean galdeketa hau prestatu du HAPOaren proiektua gidatzen ari den Projekta Urbes enpresak. Irina Alkorta Bedialauneta Berdintasun zinegotziak inkesta hau betetzera animatu ditu herritarrak, “etorkizuneko Ondarroa nolakoa izatea nahi dugun erabakitzeko urrats oso garrantzitsua” dela iritzita. “Etorkizuneko herriaren oinarriak orain jarri behar ditu. Orain erabaki behar dugu denon artean zertan oinarrituko garen bizitza anitzak, zaintza eta egunerokotasuna erdigunean ipintzeko”.

[ERANTZUN GALDETEGIA HEMEN]

Urtarrilaren 4a izango da galdetegia betetzeko azken eguna.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina