Hamaika dira Artibai egoitzako agerraldian atzeman diren Covid-19 kasu positiboak

0

Sintomak eduki zituzten lehen kasuak abenduaren 24an atzeman ziren. Orduz geroztik protokolo guztiak martxan jarri zituzten Artibai egoitzak, udalak eta Osakidetzak eta horrela agertu dira hamaika positiboak; hamar egoiliarrak dira eta bat langilea.

Momentuz ondo daude positibo eman duten egoiliar guztiak, eta bi dira bakarrik sintomaren bat eduki dutenak.

Atzemandako positiboak multzo bereko egoiliarrak dira, hau da, positiboak ez dira egoitza barruko multzo batetik bestera igaro. Positibo emandako egoiliarrak Bilboko Birjinetxe egoitzan daude, Bizkaiko Foru Aldundiak kasu positiboak artatzeko beren-beregi prestatutako egoitzan.

Egoitza segidan jarri zen egoiliarren senideekin eta harreman zuzena eduki dutenei PCR frogak ere egin zitzaizkien atzo (abenduak 26) Artibai egoitzan bertan. Ondarroako Udalak eskerrak eman nahi dizkie egoiliar, langile eta senide guztiei, egoera honen aurrean erakutsitako abegikortasunarengatik.

Zainddu daigun alkar. Covid-19aren pandemia garai honetan Ondarroako Udaletik dei egin nahi diegu herritar guztiei elkar zaintzeko eta arduraz jokatzeko, norbanakoaren osasunaren zaintzatik lortuko baitugu osasun kolektiboa zaintzea.

Zainddu daigun alkar!

Artibai egoitza.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina