‘Emakumeak eta kirola Ondarroan’ 2020ko kirol beka, Lore Bengoetxearentzat

0

Kazetari ondarrutarrak jasoko du Ondarroako Kirolariak Historian Zehar egitasmoko 2020ko kirol beka. Ikertuko duen alorra ‘Emakumeak eta kirola Ondarroan’ izango da. Eguenean (urtarrilak 14) elkartu zen balorazio batzordea eta aho batez erabaki zuten ikerketarako beka Bengoetxearentzat izatea.

Lore Bengoetxea kazetari ondarrutarra. Argazkia: Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Sei hilabete dauzka orain ikerketa aurrera eraman eta emaitza herritarren aurrean aurkezteko. Bekak 3.000 euroko balioa dauka. Ikerketa amaitu eta epaimahaiaren onespena jaso eta gero, herritarren aurrean egingo da aurkezpena.

Lore Bengoetxea: “Lan honetatik talde argazki bat aterako da, hau da, gizartearen beraren argazkia. Zertan huts egiten dugun antzemango dugu eta horren aurrean neurriak hartzeko aukera zabalduko da. Balio beza lan honek aurreiritzi eta molde zaharkituak apurtzeko eta esparru naturaletan hausnartu eta eragiteko, besteak beste, ikastetxeetan. Belaunaldi gazteen artean gaia landu eta berdintasunerako beste urrats txiki bat emateko probetxuzkoa izan ahal da”.

Aurretiaz, Ondarroako Udalaren beste kirol beka bi ere jaso zituen Lore Bengoetxeak: lehenengoan Ondarroa Arraun Elkartearen historia ikertu zuen eta bigarrenean Jose Mari Naberanen bizitza.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina