Covid-19aren aurkako bigarren txertoa jaso dute gaur Artibai Egoitzan

0

Egoiliarrek eta goizeko txandako langileek gaur (otsailak 9) jaso dute Covid-19aren aurkako Pfizer etxeko txertoaren bigarren dosia. Urtarrilaren 19an jaso zuten lehenengoa.

Gaur txertoa jaso ez duten langile guztiek Galdakao-Usansolo ospitalean jasoko dute eurei dagokiena, lehen dosiarekin egin zen bezala. Lehen dosia jaso zutenetik gaur arte ez da zailtasun azpimarragarririk egon Artibai egoitzan txertoen eraginarengatik. Bigarren dosi hau eman eta 7-10 egunera lortzen da eragina edukitzea.

Ondarroako Udaletik eta Artibai egoitzatik eskerrak eman nahi dizkiegu bi txertaketak egitera egoitzara etorritako Osakidetzako erizain eta laguntzaile taldeei.

Egoiliar bat txertoa jasotzen.

Langile bat txertoa jasotzen.

HONEKIN LOTUTA:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina