‘Antzerki eraldatzailea’ ikastaroa eskainiko du Nerea Gartziak Etxelilan, Jabekuntza Eskolen baitan

0

Antzerki teknika desberdinak baliatuz, gatazka edo gai sozial desberdinen salaketa egin eta leku publiko batean dagoen jendartea gaiaren inguruan hausnartzen jartzea da Antzerki Eraldatzailearen xedea. Horrela, taldean aukeratutako gaiaren salaketa feminista burutzea izango da ikastaro honen helburua. Izena emateko epea zabalik dago Etxelilan.

Ikastaroa lau egunetan eskainiko da: otsailak 26 eta 27 eta martxoak 5 eta 6. Barikuetan ordutegia 17:30etik 20:30era izango da eta zapatuetan 10:00etatik 13:00era.

Izena emateko matrikula fitxa bete eta ordainketa egin behar da. Goizetan, Udal Diru-Bilketa bulegoan (Kantoipe 3an) egiteko aukera egongo da, eta arratsaldeetan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisuan). Matrikula 10 eurokoa da.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina