Azken aldian herrian gertatu diren lapurretekin kezkatuta daude udala, dendariak eta ostalariak

0

Gaur goizaldean (otsailak 23) egin dute lapurreta herriko taberna batean. Orain dela bi aste saiakerak egin zituzten. Udala eta Zatozte kezkatuta daude azken aldian geroz eta gehiago direlako kasuak, batez ere gauez, nahiz eta gaueko 22:00etan etxeratze agindua ezarrita egon.

Gaueko 22:00etatik goizaldeko 06:00etara bitartean jazo dira gertaera hauek, berez kalean jenderik ibili ezin den ordutan Covid-19a dela eta. Auzotarrek ere ez dute ezer sumatu bart gaueko lapurretan.

Zatozte elkartetik adierazi dute egoera honetan berez zaila bada negozioekin aurrera egitea, are gehiago ari dela zailtzen egoera lapurreta bolada honekin. “Oso zaila da pandemiaz gain lapurretei ere aurre egin behar izatea, berez zaila den egoera oso zaila bilakatzen da horrela”. Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak esan du udala ere jarri dela harremanetan Ertzaintzarekin: “udaltzaingoa eta ertzaintza harremanetan daude bien artean lapurretak eta saiakerak nork egin dituen argitzeko alde batetik eta gehiago ez gertatzeko neurriak hartzeko bestetik”. Esan du lapurretak eta lapurreta ahaleginak gauez gertatu direla, eta udaltzaingo zerbitzurik ez dagoen arren ertzaintzarekin harremanetan daudela berriro ez gertatzeko neurriak elkarlanean hartzeko.

2015ean ere antzeko lapurretak egon ziren herriko denda eta tabernetan eta orduan ere gogor salatu zituzten gertaerak Udalak, Zatoztek eta herriko dendari eta ostalariek. Orduz geroztik gertaeraren bat jazo bada ere, 2017an esaterako, azken aldiko gertaera hauek berriz estutu ditu herriko merkataritza eta ostalaritza.

Zatozte elkarteak lapurretak salatzeko erabilitako irudia. 2015ean ere horrela salatu zituzten lapurretak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina