Martxoaren 8ko aldarriarekin bat egiteko egitaraua prest dago Ondarroan

0

Urtero antolatzen du egitaraua Ondarroako Udalak Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguneko aldarriak ozen entzuteko eta aurten ere ez da gutxiagorako izango. Covid-19a dela eta ekintzetan moldaketak egin behar izan badira ere egitarau oparoa antolatu da egun horren inguruan.

[IRAKURRI HEMEN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA]

Irina Alkorta Bedialauneta berdintasun zinegotziak pandemia egoeran ere aldarrikatzen jarraitzearen garrantzia azpimarratu du. “Aldarrikapenak ez diras egun bakarreko kontua, urte guztiko lanketa baizik, baina Martxoaren 8an ematen diogu ikusgarritasun gehiena. Hori dela eta, pandemian egon arren, egitarau oparo bat antolatu eta neurri eta protokolo guztiak betez gurearekin aurrera egitea erabaki dugu”. Azpimarratu du iaz Ondarroako kaleetan egin zen Lea-Artibai eskualde mailako manifestazio jendetsua izan zela egoera berri hau iritsi baino lehenagoko azken aldarrikapen jendetsua, eta murrizketak-murrizketa indar erakustaldi hari jarraipena ematea dela aurtengo helburua: “emakumeentzat egoera ez da hobetu, Covid-19arekin are gehiago zaildu dela esango nuke, zaintza lanen kasuan adibidez. Horregatik, iaz egin modura, aurten ere gure eskubideak ozen aldarrikatu beharrean gaude”.

[IRAKURRI HEMEN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA]

Aurrekontuan, murrizketarik ez. Irina Alkorta Bedialauneta berdintasun zinegotziak esan du aurki onartzea espero duen 2021eko aurrekontuetan ez dela murrizketarik egingo berdintasun arloko partidetan. “Uste dugu pertsona zaurgarrienak babesteko neurriek ez dutela murrizketarik eduki behar eta horregatik 2021eko aurrekontuetan murrizketarik ez egitea proposatuko dugu berdintasunean eta gizarte ongizatean”.

Nerea Gartzia eta Ainhoa Etxebarria. Aktore ondarrutarrek ikuskizun bat prestatu dute martxoaren 12, 13 eta 14rako, Beikozinin: Bibitxa. Ikuskizun horietarako sarrerak musikaze.com webgunean egongo dira salgai otsailaren 28tik aurrera.

[IRAKURRI HEMEN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA]

EGITARAUA:
  • Martxoaren 5etik 8ra: AURTEN ERE LILATOI!
    Donostira joan ezin bagara ere ez gara geratuko Lilatoia egin gabe. Aurrera neskak!
  • Martxoak 8, 19:00etan: Emakumeen Nazioarteko Eguna.
    Elkarretaratzea Alamedan.
  • Martxoak 10, 19:00etan: solasaldia. Andrezaharraren manifestua liburuari buruzko solasaldia, bere idazle Mari Luz Estebanekin.
  • Martxoak 11, 19:00etan: ERRADIKALAK GINEN.
    Erradikalak ginen antzezlana. Ane Labaka bertsolaria eta Beatriz Egizabal antzerkilaria, Kofradia Zaharrean. Izena Etxelilan eman behar da, aforoa bete arte.
  • Martxoak 12, 13 eta 14 19:00etan: BIBITXA ikuskizuna.
    Ainhoa Etxebarria eta Nerea Gartzia. Beikozinin. Sarrerak 28tik aurrera musikaze.com atarian.
  • Martxoak 18, 19:00etan: SALDA BADAGO!
    Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministen argitalpenaren aurkezpena, Etxelilan.
  • Apirilaren 5etik aurrera: BIBA ZUEK! erakusketa.
    Adineko emakumeei eta Ā«zaharreiĀ» eskainitako erakusketa.

Ondarroako Emakumeen Udal Kontseiluko kideak, aurkezpenean.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina