Aurrera Kirol Elkartearen 100.urteurrena baliatuz, Euskal Herriko itzulia (Itzulia Basque Country) Ondarroara etorriko da. Itzulia apirilaren 5etik 10era lehiatuko da: azkenaurreko etapa, apirilaren 9koa (barikua) Ondarroan amaituko da eta azkena ere (apirilak 10, zapatua) Ondarroan hasiko da. Aurrera Kirol Elkartea da kirol ekitaldi honen antolatzailea.
- Itzuliaren 5. etapa: Hondarribia – Ondarroa. Ikusi hemen xehetasunak. Apirilak 9.
- Itzuliaren 6. etapa: Ondarroa – Eibar (Arrate). Ikusi hemen xehetasun guztiak. Apirilak 10.
1982an ere Ondarroan amaitu zen etapa bat eta Ondarroan hasi hurrengo egunekoa. Apirilaren 14an Beratik Ondarroara egin zuten etapa txirrindulariek, 192’8 kilometro: Eddy Planckaert belgiarrak irabazi zuen orduan. Hurrengo eguneko etapa ere Ondarroatik atera zen eta 164’7 kilometro egin ostean Laudion amaitu; Jaume Vilamajo izan zen azkarrena.