‘Sexismoa eskolan eta aisialdian’ formakuntza saioa antolatu du Udalaren Hezkidetza Egitasmoak, hezkuntza ez-arautuko hezitzaileentzat

0

Ondarroako Udalaren Hezkidetza Egitasmoak hezkuntza araututik haratago lanean aritzen diren hezitzaileei bideratutako Sexismoa eskolan eta aisialdian formakuntza saioa prestatu du.

Formakuntza egiteko bi egun eta ordutegi ezberdinetan aukeran eskainiko dira, herritarren ordutegietara egokitu ahal izateko:

  • Martxoak 18, 10:00-11:30, Etxelilan.
  • Martxoak 24, 16:00-17:30, Etxelilan.

Aforoak mugatuak izango dira eta Covid-19aren inguruko neurri guztiak hartuko dira. Ez da izenik eman behar aurretiaz.

“Herri hezkidetzailearen bidean, hainbat dira landu beharrekoak, eta bereziki, oso garrantzitsutzat jotzen dugu, eskola orduetatik kanpo, eguerdi zein arratsaldetan, burutzen diren ekintzetan izan dezakegun begirada”, esan du Irina Alkorta Bedialauneta berdintasun zinegotziak. “Hezkidetzaren betaurreko moreak txertatu egin behar ditugu hezkuntzaren esparru guztietan. Hezkidetzaren oinarrietan murgiltzea helburu, hezitzaile guztien artean, gure praktiketan topatzen ditugun egoerak aztertu eta hausnartuko ditugu, eta elkarrekin hauek gure gazteengan izan dezakeen eraginak aztertu”.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina