Familia eskolak antolatu ditu Hezkidetza Egitasmoak: “zure seme-alabek pornoa ikusten al dute?”

0

Familia eskola edo mintegia martxoaren 24an eta 25ean egingo da, 17:30ean Etxelilan. Aurretiaz ez da izenik eman behar baina Covid-19a dela eta aforoa mugatua izango da.

Zenbait ikerketek gazteen pornografiaren kontsumo goiztiarrari buruz ohartarazi dute. Nola eragiten du pornografiak gazteen sexualitateen eraikuntzan eta garapenean? Zer itxaropen, desio eta eredu mota sortzen ditu? Zer eragin du beraien arteko harremanetan?

Zelan bizi da zure familian sexualitatearen gaia? Uste duzu tresna nahikoa dituzula zure inguruan dauden haur eta gazteekin sexualitatearen inguruan hitz egiteko? Uste duzu desberdin bizi dela sexualitatearen gaia emakumea edo gizona izanda? Uste duzu gure neska eta mutilei sexualitatea bizitzeko era desberdin bat transmititu izan diegula?

  • Ikusi hemen iazko familie eskoletarako prestatutako bideoa: sexualitatea eta harreman sexu afektiboak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina