Andrabanda Feministak 10 urte betetzen ditu aurten eta argazkiak batu nahi dituzte dokumental bat osatzeko

0

Ondarroako Andrabanda Feministak bere hamargarren urteurrena ospatzen du aurten. 2011an sortu zen perkusio doinu aldarrikatzailez han eta hemen hamar urtez ekinean aritu den taldea. Urteurrena ospatzeko dokumental bat prestatzen ari dira eta berau osatzeko Andrabandaren argazkiak biltzen ari dira. Argazkiren bat daukanak andrabanda@gmail.com posta elektronikora bidali dezake. Argazkiak ez ezik bideoren bat badauka norbaitek horiek ere jasoko dituzte posta elektroniko horretan.

Hamargarren urteurrena ospatzeko, dokumentalaz gain, egun berezi bat ere antolatuko dute Andrabandako kideek, herriko kaleak hartuz, beti ere Covid-19a dela eta indarrean dauden arau eta protokolo guztiak betez. Egun berezi horri buruzko informazioa laister zabalduko dute.

Andrabanda Feminista. Argazkia: Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina