LGTBIQA+ fobiaren aurkako eguna da gaur eta Hezkidetza Egitasmotik material hau prestatu dute, umeek eta helduek ikastetxeetan zein etxeetan lantzeko

0

Maiatzak 17: LGTBIQA+ fobiaren aurkako eguna.

Oraingo honetan zuengana gatoz ekintza kolektibo baten proposamenarekin. Jakin badakizue M17a aniztasun sexualaren aurkako jarreren kontrako eguna dela, beraz, denon artean egin dezakegun ekintzarik aldarrikatzaileena ezagutza eta harrotasuna dela deritzogu. Horretarako bideoklip eta abesti bat izango dugu hari komunikatzailea ikastetxean, Yogurina Borovaren Eraso sexistarik ez abestia. Entzun eta hausnartu.

Baina nor da Yogurina Borova? Komeni zaigu behar bezala jakitea.

Zer dira kontzeptu hauek? Badakigu zehatz esaten?
  • Trabesti.
  • Transexuala.
  • Gay.
  • Lesbiana.
  • Asexuala.
  • Queer.
  • Bisexuala.
  • Heterosexuala.

Zer da homofobia? (DBHko ikasleei zuzenduta).

Zer da transfobia?
Ikastolan horrelakoak ematen dira? Eta gelan? (LHko ikasleei zuzenduta).

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina