Kultur Uheri ekimena aurrera eramateko laguntzaileak kontratatuko ditu Ondarroako Udalak; zabalik dago izen ematea

0

Ondarroako Udalaren kultura saila aurtengo udarako ere Kultur Uheri ekimena antolatzen ari da; uztailaren 30etik abuztuaren 29ra hain zuzen. Ekimen hau aurrera eraman ahal izateko laguntzaileak kontratatuko ditu udalak, iaz modura. Zabalik dago lan poltsa horretan izena emateko epea, ekainaren 16ko (eguaztena) eguerdiko 14:00ak arte.

Izena emateko dokumentazioa udalaren Erregistro Orokorrean entregatu behar da, astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara bitartean.

Lehiaketa sistemaren bidez lan poltsa bat sortuko da izena ematen dutenekin eta hortik kontratatuko dira gero langileak.

Iazko kultur Uheri ekimeneko argazkiak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina