Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Geure burua geure begietatik: argazkilaritza estenopeiko tailerra

2018-03-02 @ 18:00 - 21:00

Irakaslea: Nagore Legarreta Acelay (Argazkilaritza teknika primitiboen ikerlaria, argazkilaritza irakaslea eta argazki lan pertsonalak garatzen dituen argazkilaria)

Ikastaroaz: Ikastaro honetan birziklatutako ontziekin argazki kamera estenopeikoak eraikiko ditugu, hauek erabiliaz emakumezkoon ikuspuntua argazki formatuan plazaratzea helburu. Ikastaro

aren helburua argazkilaritza lan kolektibo bat sortzea izango da, gero jendaurrean aurkeztuko dena. Parte hartzaileek zehaztuko dute lan kolektibo hori zein izatea nahi duten, eta horren arabera zehaztuko ditu taldeak berak ikastaroaren nondik norakoak.

Lehen eguna proiektua zehaztu eta kamerak eraikitzera bideratuko da, eta bigarren egunean argazkiak atera eta errebelatuko dira.

Nagore Legarretak 2016 urtean HYSTERON lana plazaratu zuen, emakumeei beraien buru eta gorputzen bueltan, zein gainerako emakumeekiko harremanetan sortzen zaizkien tentsioen inguruko gogoeta dena. Argazkiak egiteko ikastaro honetan erabiliko den teknika berbera erabili zuen. Hurrengo loturan duzue lana ikusgai, Etxelilan ere ikusi ahal izango duzuena martxoaren 2tik 23ra: http://www.nagorelegarreta.com/es/hysteron/

*Oharra:  Argazki kamera egiteko parte hartzaileek kakao edo esne hauts estiloko lata bat ekarri behar dute, aluminiozkoa (metal fina bada hobeto) eta tapaduna

Xehetasunak

Data:
2018-03-02
Ordua:
18:00 - 21:00