Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

San Juan bezpera: AKELARREA

2018-06-23 @ 23:00

ARTELAN  ELKARTEAk idatzitako oharra:

Guraso eta irakasle agurgarriok:

Gutun honen bitartez jakinarazi nahi dizuegu ekainaren 23ko gauerdian Artelan Elkarteak urteroko Akelarrea egingo dugula. 

1988an hasi ginen Arrigorritik kalejiran bajatzen eta Musika Plazan sua egiten, eta ondarrutar guztioi esker, bizirik jarraitzen duen ekintza dugu hau.

Eta aurten ere bertan parte hartzera gonbidatuta zaudete! 

Etorri Erdi Aroko erropekin jantzita, eta ez badauzkazue, geuk lagako dizkizuegu. Gaueko 22:00etatik aurrera Arrigorri hondartzako Txiringitoan egongo gara janzten. 

Zatozte ume, gazte, atxitxe-aume eta gurasook, eta nahi duzuen lagun guztiekin etorri, denon eskuetan dagoelako gau majiko honetako giro berezia mantentzea, irrintzika, dantzan eta kantuan. 

Bide batez, ikastetxeko irakasleoi ikasturteko azken egunetan udako solstizioari buruzko euskaldunon ohiturak ikasleei kontatzera ideia ona dela deritzogu giroa berotzen joateko: sorginen ipuinak, akerrarenak, gure mitologiako pertsonaiak, konjuroak, ukendoak, belarrak, garbitzen duen su berritzailea, paperean idatzitakoak sutara… 

 
Hemen dauzkazue Andoni Basterretxeak “Don Andoni”k gau honetarako idatzitako bertsoak 

Astilleru ta Kanttoipe,

Kamiñazpi, Kamiñalde,

San Juan bezperan suak eitxeko, 

beti prest gerade.

Gabaz eta arratsalde, 

gazte eta ume talde,

pozik gabiz gu oihu eginaz

bakoitza bere alde (bis)

Azpitik zuhaitz adarrak,

gainetik egur igarrak,

abe ondoan pilloturikan

tresna za(ha)r ta abarrak.

Gora Astilleruko larrak!

Gora Kanttoipeko garrak!

Umeak pozik, gazteak alai, 

zoraturik zaharrak (bis)

Eskerrik asko zuen arretagatik!

Xehetasunak

Data:
2018-06-23
Ordua:
23:00

Antolatzailea

Artelan Elkartea