Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Zinea: ‘Hil kanpaiak’

2020-11-01 @ 19:30 - 21:00

€4

Donostiako Nazioarteko Zinemaldian aurkeztu ondoren dator Ondarroara aurrestreinaldi hau. Augustin Zubikarai nobela beka saria irabazi zuen Miren Gorrotxategi idazle azpeitiarrak 2015ean, 33 ezkil lanarekin. Imanol Rayo zine zuzendariak, liburua oinarri hartuta, Hil kanpaiak izeneko filma egin du. Aktore lanetan, besteak beste hauek aritu dira: Itziar Ituño, Yon Gonzalez, Eneko Sagardoy eta Kandido Uranga. Baserri bateko lurretan zenbait hezur agertzen dira eta hortik abiatuko da suspentsez betetako istorioa. “Ondarroako sariketarako sortu eta berriz ere herrira bueltan datorren haria da hau. Guretzat ohorea da herrian sortutako lan batetik eratorritako beste lan bat berriro ere herrira itzultzea. Nolabait zirkulu bat ixten dela esango genuke. Guretzat oso garrantzitsua zen estreinaldi hau ekartzea”.

Sarrerak Turismo Bulegoan daude eskuragarri.

Antolatzailea

Ondarroako Udala

Egoitza

Bide Onera zinema