Martxan

Galizako Etxearen Jaiak. Festa da Virxe do Carme

Itsasaurre plaza

Ondarroako Galiza Etxeak Karmen jaiak antolatu ditu urtero legez, uztailaren 12, 13 eta 14rako. Musikak, galiziarren ohiturek eta euren gastronomiak girotuko dute Itsasaurre plaza.

XXXIV. Ondarroako itsas lasterketa

Arrigorri hondartza

Elena Fernandez Iturrioz itsas trabesia ospatuko da uztailaren 13an Ondarroako badian, Arrigorri hondartzatik abiatuta eta Ondarru Igeri Taldeak antolatuta. Federatu eta ez federatuek hartu dezakete, aurretiaz izena emanda.