Ingurumen batzordea batuko da eguenean. Landuko diren gaiak: Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen Udal Ordenantzari egindako alegazioak, Agenda 21eko dirulaguntzak, Atxazpi ingurua moldatzeko proposamenak eta Artibai kaleko konpost gunea.
Uztailaren 5etik 7ra Italiako Zirkua egongo da Zaldupeko anexoan. Hiru egun horietan lau ikuskizun eskainiko dituzte. Uztailak 5 19:00etan, uztailak 6 18:00etan eta 20:00etan eta uztailak 7 19:00etan. Sarrerak salgai egobngo dira ikuskizuna hasi baino bi ordu lehenagotik.
Arnasa Elkarteak (Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteak) egun soko jaia antolatu du Ondarroan. Musika, dantza, jolasak ikuskizunak, eta guztien gainetik, elkartasuna!
Uztailaren 12an (barikua) eta 13an (zapatua) Markina-Xemeingo Karmen jaietatik Ondarroara itzultzeko autobus zerbitzua egongo da. Gababuserako txartelak Turismo Bulegoan erosi behar dira.
Ondarroako Galiza Etxeak Karmen jaiak antolatu ditu urtero legez, uztailaren 12, 13 eta 14rako. Musikak, galiziarren ohiturek eta euren gastronomiak girotuko dute Itsasaurre plaza.
Elena Fernandez Iturrioz itsas trabesia ospatuko da uztailaren 13an Ondarroako badian, Arrigorri hondartzatik abiatuta eta Ondarru Igeri Taldeak antolatuta. Federatu eta ez federatuek hartu dezakete, aurretiaz izena emanda.
Andra Mari jaiak antolatzeko azken aldiz batuko da jai batzordea. Ondarroako Udala eta herriko talde eta eragileak jaietarako egitaraua itxi eta kartel lehiaketaren irabazlea aukeratzeko batuko dira.
Duela aste batzuk aurkeztu zen Amarra muskuilua, Ondarroa eta Lekeitio arteko urtean dagoen haztegian sortutako lehen euskal muskuilua. Eguenean, abuztuaren 1ean, Amarra muskuiluaren dastaketa saioa egingo da Itsasaurren.