Andra Mari eguna. Ondarroako jaiak.

Abuztuaren 15a egun ezberdina izaten da. Goizean udal korporazioari agurra dantzatu beharrean agurra herriari dantzatzen zaio. Arratsaldean pilota partiduak egon ohi dira eta gauean su artifizialak, zezen-suzkoa eta kontzertuak Gaztetxean.

Nesken I. Andra Mari saria

Zaldupe udal futbol zelaia

Aurten lehenengoz nesken Andra Mari saria jokatuko da Zaldupen. Lehen aldi honetan Athletic Club B eta SD Eibar arituko dira nor baino nor.