Duela aste batzuk aurkeztu zen Amarra muskuilua, Ondarroa eta Lekeitio arteko urtean dagoen haztegian sortutako lehen euskal muskuilua. Eguenean, abuztuaren 1ean, Amarra muskuiluaren dastaketa saioa egingo da Itsasaurren.
Andra Mari jaiak hasi baino lehen urtero jokatzen da bolei txapelketa Arrigorri hondartzan. Izena eman abuztuaren 6a baino lehen o.volleyball2019@gmail.com helbide elektronikoan.
42. Andra Mari saria jokatuko da aurten, jaien atarian jokatzen den ohiko trofeoa. Aurrerako Ohorezko Mailako taldearen aurkezpena izango da 2019/2020 denboraldiari begira.
Abuztuaren 11an EuskoTren ligako 11.jardunaldia jokatuko da Ondarroako badian, II. Ondarroako Bandera-Cikautxo Sari Nagusia. Donostia Arraun Lagunak, Orio Babyauto, Donostiarra eta Hondarribia Bertako Igogailuak izango dira parte hartuko duten lau taldeak.
Eusko Label ligako hamairugarren jardunaldia jokatuko da Ondarroako badian, XXXV. Ondarroako Bandera - Cikautxo Sari Nagusia. Etxeko Antiguako Ama traineruaz gain, Orio Babyauto, Go Fit Hondarribia, Santurtzi Iberdrola, Zierbena Bahias de Bizkaia, Donostiarra, Urdaibai Avia, Cabo da Cruz, Kaiku, Lekittarra Elecnor, San Pedro eta Astillero arituko dira.
Emakumeen Traineru Elkartearen ligako 12. jardunaldia jokatuko da Ondarroako badian. Etxeko neskekin osatutako traineruaz gain, Hibaika Jamones Ancin, Zumaia-Salegi Jatetxea, Tolosaldea, Kaiku, Deusto-Tecuni-Bilbao, Hernani Mitxelena, Isuntza-Elecnor-Cikautxo, San Juan Iberdrola, Lapurdi eta Hercos Colindres taldeak arituko dira.
Gazteen egun bereziena izaten da. Goizean Turubiren jaitsiera eta txaranteoa egiten dute, guztiek batera bazkaldu aurretik. Arratsaldean jolasak eta musika eta gauean danborrada.
Jaiak ofizialki hasten diren eguna da. Eguneko unerik garrantzitsuena Leokadi Kortxeletik herrira jaistean gertatzen da. Ondoren, musika bandak lagunduta, kalejira egiten dute Kortxeleko Mamuek.
Abuztuaren 15a egun ezberdina izaten da. Goizean udal korporazioari agurra dantzatu beharrean agurra herriari dantzatzen zaio. Arratsaldean pilota partiduak egon ohi dira eta gauean su artifizialak, zezen-suzkoa eta kontzertuak Gaztetxean.
Abuztuaren 16a herriko kuadrilen eguna da. Adin guztietako neskak eta mutilak egun horretarako jai batzordeak aukeratutako gaiarekin zerikusia duten mozorroekin ateratzen dira kalera. Eguerdian kuadrilen bazkaria egiten da Kafeko Atzean. Arratsaldean kuadrilen jokoak, erromeria eta herri kirolak. Gauean kotzertu esanguratsuak egoten dira.
Beharbada Arrantzale eguna da jaietako egunik bereziena. Abuztuaren 17a jaietako azken eguna izaniik eta herriarekin hain lotura estua duten arrantzaleen eguna izanik, bereziena da. Herritarrak mahoizko alkandorak janzten dituzte eta goizetik giro bikaina egon ohi da. Marmitakoa eta atun errea jateko eguna izaten da Atako Banda ikusi eta gero. Arratsaldean, kukaña, erromeria, kantak eta eguna