Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketan parte hartzeko azken eguna
Aurten ere, Ondarroako Udalaren eta Elkar argitaletxearen eskutik dator, hemeretzigarrenez. “Euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko” xedearekin egiten den nobela sortzeko beka eskuratzeko lehian sartu nahi dutenek mrey@ondarroa.eus helbide elektronikora bidali beharko dituzte proiektuak, irailaren 30a baino lehen.